Argazkialdia´15 irizar

Zumalakarregi Museoan Lobo Altuna argazkilariaren argazkiak ikusgai Argazkialdia´15 Irizar proiektupean.

Argazkialdia, Gipuzkoako argazkigintzan erreferente izateko 2013an sortu zen. Argazki jaialdiak bi hitzordu eta beste horrenbeste egoitza izan ditu aurten: maiatzaren 16tik ekainaren 14ra Andoainen, eta urriaren 2tik azaroaren 1ra Ormaiztegin.

Ormaiztegiko Udaletxe azpiko aretoan eta Zumalakarregi Museoko erakusketa aretoan bi erakusketa itzel izango ditugu: Gipuzkoako argazkilari ezagunenetarikoak ditugun Lobo Altuna eta Iñigo Royok erakusketa bana izango dute.

Gipuzkoako herrien herenak 400 urte betetzen ditu aurten udalerri gisa sortu zirenetik. Hau gogora ekartzeko, argazki erraldoiez (txikienak 2,5m x 2,5m neurtzen ditu!) osatutako argazki-erakusketa izango dugu ikusgai Ormaiztegiko zenbait plazetan.

Ormaiztegik “October Children’s Month”-en inguruan antolatzen den Hip Hip Urri programan parte hartuko du, Urriaren 3an aurrera eranango den 3D Argazkigintza: XIX. mendean eta Orain tailerrarekin. Tailerra Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi museoak antolatu dute elkarlanean, Zarauzko Photomuseum-aren kolaborazioarekin. Tailerra Garbiñe Irizar argazkilariak emango du.

Egon al zarete noizbait argazki-kamera baten barruan? Oinarrian, argazki-kamera kutxa ilun bat da, alde bakarrean zulo txiki bat duena. Ideia hau berrinterpretatu egin dugu, eta edonork ikusi ahal izango du irudia “objetiboaren” beste aldean, kameraren barrutik, nola sortzen den. Horretarako bi kamera ilun erraldoi muntatuko ditugu.

Aldi berean, herrian zehar kokatuta dauden etxoletako baten barruan Ormaiztegiko zenbait argazkik osatutako erakusketa zabalduko da.

Noiz
2015/10/02 10:00 - 2015/11/01 16:35
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal