Ekintzaileen topaketa

Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat erakusketari lotutako ekintza berri bat egingo dugu apirilaren 9an: Ekintzaileen Topaketa.

Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat erakusketari lotutako ekintza berri bat egingo dugu apirilaren 9an goizeko 11:00etan: Ekintzaileen Topaketa.

Bertan, eskualdeko sektore ezberdinetako gaur egungo hainbat enpresatako ekintzaile bilduko dira, eta, erakusketan azaltzen diren Ormaiztegiko ekintzaile haiek, gaur egungo ekintzaileak alderatuko ditugu: zer behar/hutsune ikusi zuten proiektu hauek martxan jartzeko, zer laguntza/zailtasun izan zituzten, hasiera erraza izan zen, nola funtzionatzen duen egun, gerora begira zer...

Hau guztia kafe eta pasta batzuen bueltan egingo dugu, eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Topaketa euskaraz izango da eta sarrera doan izango da.

Amaitutakoan, 11:00etatik plazan egongo den herriko artisauen azokarekin bat egingo dugu.

Noiz
2016/04/09 - 11:00 - 12:00
Non
Zumalakarregi Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal