Euskararen Eguna ospatzeko jolasa

6-12 urteko haurrentzat

Euskararen Eguna (abenduak 3) abenduaren 2ko arratsaldean ospatuko da Ormaiztegin. Egingo diren ekintzen artean, Zumalakarregi Museoan jolasak egongo dira 16:30etik 17:30era 6-12 urte arteko haurrentzat. Bertan Euskal Herriko herrien, ibaien, mendien, jai eta gertakarien, eraikuntzen... kokalekua asmatu beharko dute partehartzaileek. Jolas hau ez da lehiaketa bat izango: ikasiko dugunarekin denok irabaziko dugun jolas bat izango da. Partehartzaile guztiei txapel bana emango zaie.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute azaroak 30erako ohiko bideetan: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan, 943889900 telefonoan edo Zumalakarregi Museora bertara etorriz.

Ekintza honetan parte hartzea doan izango da.

Noiz
2016/12/02 - 16:30 - 17:30
Non
Zumalakarregi Museoa
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal