Gabonetako postalak

Komunikazio sistemen bilakaera aztertuko dugu eta partehartzaile bakoitzak bere postala sortuko du.

6-12 urte arteko haurrentzat.

Geroz eta ohitura gutxiago dago gabonetan lagunei, senideei... gabonetako postalak bidaltzeko. Ohitura hau berreskuratu eta material ezberdinekin postalak egin eta idatziko ditugu.

Postalak sortzen ari garen bitartean, historian zehar erabili diren komunikazio sistema ezberdinen (ke seinaleak, telegrafoa, usoak, posta, telefonoa, Internet, telefono mugikorrak...) inguruko hausnarketa  egingo dugu. Era berean, komunikazio sistema hauek zertarako sortuak izan ziren ere hausnartuko dugu: gerrarako.

Erakusketan ikusgai dugun gutun zifratua ikustera igoko gara goiko solairura eta etsaiek gutunak uler ez zitzaten, erabiltzen zituzten trikimailuak ezagutuko ditugu.

Tailerraren amaieran, partehartzaile bakoitzak bere pòstala etxera eraman edo bidaltzeko aukera izango du.

Parte hartzeko izena eman beharko da abenduaren 22a baino lehen.

Noiz
2015/12/23 - 11:00 - 13:00
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal