"Ormaiztegi eta inguruko BASERRIAK XIX.mendetik gaur arte" Berriketaldia Baserritarren Eguna ospatzeko

San Isidro egunez, maiatzak 15, ospatu ohi dute baserritarrek beraien festa. Ormaiztegiko Baserritarrek eta hauen familiartekoek urtero ospatu ohi dute egun polit hau. Honela, eta festa honetako egitarauaren barruan, herriko zein inguruko baserriek XIX.mendeko gaur arte izandako bilakaera ezagutzeko berriketaldia antolatu dugu Zumalakarregi Museoan, Ormaiztegiko Baserritarrekin elkarlanean.

• 17.00etan ‘Ormaiztegi eta inguruko baserrien bilakera historikoa’ BERRIKETALDIA Zumalakarregi Museoan. Bertako baserritarren bizipenak kontatzen dituzten grabazioak zein historian eta etnografian aditua den Josu Tellabideren ezagutzak partekatzeko aukera izango dugu maiatzaren 15eko arratsaldean.  

Hizlariak hauek izango dira:

Mekola baserriko Juan Felipe Rezusta

Iraegi baserriko Javier Bastarrika

Sosoazabal baserriko Joxe Domingo Yurrita

Udabarro baserriko Juanito Urkiola 

Josu Tellabide etnologo eta historialaria

Oharra: berriketaldiaren amaieran MOKADUTXOA eskainiko da.

ZM Baserritarren Eguna 2013

 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2013/05/15 - 17:00 - 18:30
Non
Zumalakarregi Museoa
Gaia
baserritarrak berriketaldia
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal