Dohaintza emaileen Eguna

Zumalakarregi Museoaren 25 urteetako ibilbidean dohaintza ugari jaso ditugu. Mende laurdena betetzear gauden honetan eta dohaintza emaileak eskertu nahian, martxoaren lehenean, omenaldia bihurtuko den bilera bat antolatu dugu.

Datorren martxoak lehenean burutuko dugun emaileen bilera honetan Zumalakarregi Museoak eskerrik beroenak eman nahi dizkie bere bilduma osatzen lagundu duten pertsona guztiei eta, bide batez, jendea dohaintza berriak egitera animatu.

Noiz
2014/03/01 - 11:00 - 13:00
Non
Zumalakarregi Museoa, Ormaiztegi
Gaia
25 urteurrena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal