Sahararen aldeko Krossa

Sahararen aldeko krosaren bosgarren edizioa ospatuko da otsailak 27an

Azken hilabeteetan Sahara-Cross elkarteko kideak etenik gabe aritu dira aurtengo kros herrikoia antolatzen. Izen emateetatik eta gainontzeko diru bilketetatik lortuko den diru laguntza, txikia izango bada ere, Saharako kanpamentuetara bidaliko da. Bertako bizi baldintza gogorrekin amaitzea lortuko ez badute ere zertxobait arintzen laguntzea dute helburu. Diru laguntza eman nahi izanez gero bide desberdinetatik egin daiteke, Euskadiko Kutxan irekitako kontuaren bitartez edo krosaren egunean informazio gunera hurbilduz.

Aurtengo edizioan aurrera pausu handia eman dute antolatzaileek Sahararen aldeko krosa Gran Premio EL DIARIO VASCO Herri Lasterketen 2. ligan sartzea lortu baitute.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2011/02/27 - 12:15 - 16:00
Non
Ormaiztegi
Gaia
kros ospakizuna
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal