San Migel jaiak museoan

Larunbat honetan San Migel Jaiak ospatuko ditugu Ormaiztegin eta museoak jai hauekin bat egin du.
  • Irailaren 28an, larunbatean, museoko sarrera zein bisita gidatua doakoak izango dira batetik. Honela, '1823.San Luisen Ehun Mila Semeak, kontaketa historikoa' aldi bateko erakusketa berrian bisita gidatuak egingo ditugu: 12.00etan euskaraz eta 13.00etan gazteleraz. 
  • Honez gainera, VII.San Migel Patata Tortila Txapelketan lehen aldiz Tomas Zumalakarregiren Saria banatuko dugu. Dakizuen bezala, Tomas Zumalakarregi da Patata Tortilaren asmatzailea: 

 

 
Noiz
2013/09/28 - 10:00 - 19:00
Non
Ormaiztegi
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal