Marraztu piknikean

Feillet ahizpek marraztu gabe utzi zuten eraikina (Zumalakarregi Museoa) marraztuko dute partehartzaileek, lasai-lasai zerbait jan eta edaten duten bitartean.

Askotariko ilustratzaileen topagune bihurtuko da Zumalakarregi Museoaren aurrealdea larunbat arratsaldean, bertan egingo baitugu ilustratzaileen piknika. "Feillet ahizpak, bi artista XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketari lotutako ekintza berri bat izango da hau. Feillet ahizpek marraztu gabe utzi zuten eraikina  (Zumalakarregi Museoa) marraztuko dute partehartzaileek, lasai-lasai zerbait jan eta edaten duten bitartean. Nahi duenak Aitziber Alonso ilustratzailearen laguntza jaso ahal izango du marrazkia egiten duen bitartean. Doan izango da eta euren materiala ez dutenentzat ere, margotzeko materiala jarriko dugu. 16:30ean hasiko gara.
 
Adin guztietako pertsonei zuzenduriko piknik honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena aurrez 943 88 99 00an edo mzumalakarregi@gmail.com-en.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2015/06/09
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal