Bloga

Tomas Zumalakarregi kale izendegian

2017/01/13

Tomas Zumalakarregiren izena oso hedatua dago herri eta hirietan. Aldaketa politikoek ez dute eraginik izan bere iraupenean.

Aurelio Artetaren inguruko kafe-tertulia sarean.

2016/12/27

Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" artelana izan dugu ikusgai Zumalakarregi Museoan, Ondarearen Europako Jardunaldien ekintzen baitan. Joan den azaroaren 11n kafe-tertulia antolatu genuen bertan artelan honen historia bitxia aztertuz ondarearen inguruko hausnarketa bati leku emateko. Gonbidatuak Javier González de Durana, Josu Aramberri eta Javier Castro izan ziren. Tertuliaren emaitza zuen eskura jartzen dugu oraingoan.

Zubi honetarako asmorik bai? Zatoz Zumalakarregi Museora

2016/12/02

Abenduaren 6an eta 8an zabalik egongo da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Larunbat honetan ospatuko dugu XIX. mendeko Eleganteen Bilkuraren IV. edizioa

2016/11/15

Larunbat honetan ospatuko dugu XIX. mendeko Eleganteen Bilkuraren IV. edizioa Ormaiztegin, San Andres jaietako Elegante Egunaren barruan. Honi lotuta, XIX. mendeko jardunaldi gastrokulturala egin genuen pasa den larunbatean Barduliarrak elkartean, Iker Markinez sukaldariaren gidaritzapean. XIX. mendeko elikadura ezagutzeaz gain, Ormaiztegin izan zen Ezkurdiatarren Fonda ezagutzeko aukera izan genuen, Xabin Ezkurdiari esker. Hurrengo zita, XIX. mendeko Eleganteen Bilkura, larunbat honetan, azaroak 19, izango dugu.

Azarotik otsailera, museoa neguko ordutegian irekiko dugu

2016/10/28

Azaroak 1etik 2017ko otsailaren 28ra arte museoa neguko ordutegian irekiko dugu. Gogoratu azaroaren 1a jaieguna dela, beraz, arratsaldez ere zabalik egongo da.

Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" Zumalakarregi Museoan

2016/10/26

Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan, Zumalakarregi Museoak Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" oliomargoa aurkezten du bere egoitzan. San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean erakusten den arte lana abendura arte egongo da Ormaiztegin, pieza gonbidatu modura, Goierriko ikusleengandik gertu. "Trenak ekarritakoa: soinu txikia. Erromeria" izan da museoak hautatuko gaia, aurtengo jardunaldien gai nagusia "Migrazioak eta kultur ondarea" izan baita.

Hitzaldia eta bisita gidatuak Bergaran, Mikel Alberdiren eskutik

2016/10/20

Urriak 20an 19:00etan Zumalakarregi Anaien inguruko hitzaldia. Urriak 22 eta 29an bisita gidatuak Bergarako Besarkada erakusketara.

Urriaren 15ean ERROMERIA egingo dugu, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan

2016/10/05

17:30etan hasita, trenzubipean TRENAK EKARRITAKOA: SOINU TXIKIA. Erromeria.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak eta Zumalakarregi Museoak ondorengo hitzaldira gonbidatzen zaituzte: XIX. mendeko migrazioak Gipuzkoan aukera berrien bila.

2016/09/16

-Noiz: Irailak 17, 12:00. -Non: Gipuzkoako Artxibo Orokorra, San Frantzisko pasealekua, 2. Tolosa -Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra. -Informazioa eta erreserbak: 943 415 262 AGG-GAO@gipuzkoa.eus

Gaur 19:00etan inauguratuko dute Bergarako Besarkadari buruzko erakusketa Bergaran

2016/08/31

Zumalakarregi Museoan ekainaren 9tik abuztuaren 23ra artean izan dugun "Bergarako Besarkadaren Aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa Bergarako Laboratorium Museoan egongo da ikusgai gaurtik hasi (abuztuak 31) eta azaroak 1a arte. Gaur arratsaldeko 19:00etan inauguratuko dute.

Bergarako Besarkadari buruzko erakusketa ikusteko azken aukerak Ormaiztegin

2016/08/11

"1839. Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa amaitzear dago Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. Donostia 2016ko erakusketa nagusia den "Bake Ituna" proiektuaren barruan kokatzen den ekimen honetan, ahalegin berezia egin du museoak 25 bilduma desberdinetatik piezak elkartzeko. Abuztuak 21era arte duzue aukera Ormaiztegira hurbiltzeko.

Bergarako Besarkada Panorama Español-ek kontatua

2016/07/26

Lehenengo Karlistadaren amaiera ez zen batere erraza izan. Itzalpeko negoziazioak korapilotsuak izan ziren eta hitzarmena sinatu aurreko egunak gorabehera haundikoak. Hemen "Panorama Español. Crónica contemporánea" liburuan jasotako kontakizuna eskaintzen dizuegu. 1842.ean argitaratutako lan honetan, liberal talde baten ikuspegia islatzen da. Irudi ugariz hornitutako argitalpen honen testuak ere zuzenean jaso ditugu bertatik.

Ostiraleko Iztuetaren emanaldiak utzitakoa

2016/07/18

Joan den ostiralean, "1839: Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketari lotuta, Juan Inazio Iztuetaren inguruko emanaldia izan genuen Mikel Sarriegi eta Aurtzaka Dantza Taldearen eskutik. Hemen dituzue emanaldiak utzitakoaren argazki eta bideo batzuk.

Iztuetari omenaldia Zumalakarregi Museoan

2016/07/12

Juan Inazio Iztueta Bergarako Besarkadaren lehenengo urteurrenean ospatutako festaren antolatzaile nagusienetakoa izan zen. Euskal dantzen ikerlari aitzindaria zen zaldibiarra eta berak proposatu zuen Bergaran 1840.go abuztuak 31ko dantza erakustaldia. Zumalakarregi Museoak egun hartan emandako dantzaldia berregitea pentsatu du eta Mikel Sarriegiren gidaritzapean, Aurtzaka dantza taldeko kideek eskainiko dute datorren ostiralean, uztailak 15, arratsaldeko 7etan Ormaiztegin emanaldia.

Miquel Blay eskultorea "1839. Bergarako Besarkadaren aurrean: keinua eta interpretazioa" erakusketan

2016/07/07

Dakizuenez Zumalakarregi Museoan ikusgai duzuen "Bake Ituna" proiektuko ikerketa kasuan "Bergarako Besarkada" dugu gaitzat. Proiektu honek historia oinarritzat hartuz hausnarketa bat eskaintzea du helburu eta, horretarako, arte garaikidearen ispilua proposatzen du. Gurean, besteak beste, Miquel Blay eskultore kataluiniarraren presentzia aurki dezakezue.

Erakusketa ikusteko udalekuentzako proposamena

2016/07/06

Udalekuentzako proposamen honen bidez, Zumalakarregi Museoan ikusgai dugun erakusketa ikustera gonbidatu nahi zaituztegu: "1839. Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa ikerketa-kasu bat da, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua programako Bake-ituna proiektukoa, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan egongo da ikusgai ekainaren 9tik abuztuaren 23ra. Haurren ulermen mailarekin bat datorren diskurtsoa erabiliz, eta bertako kontzeptuak hobeto barneratzeko, honako hausnarketa-jolasak egitea proposatzen dizuegu.

Tomas Zumalakarregiren heriotzaren urteurrena

2016/06/27

1835eko ekainaren 24an hil zen Tomas Zumalakarregi. Zenbait egunkarik gertatutakoa eta pertsonaia bera gogora ekari nahi izan dituzte. Hemen duzue gertatutakoaren inguruko zenbait informazio.

Inauguratu dugu erakusketa berria. Zatoz nahi duzunean.

2016/06/10

Atzo arratsaldean inauguratu genuen "1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa berria.

Erakusketa berria inauguratuko dugu ekainaren 9an

2016/06/03

Datorren ekainaren 9an "1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa inauguratuko dugu arratsaldeko 19:00etan.

Asko ikasi eta gozatu genuen Asisko Urmenetarekin, albumak ezagutuz

2016/05/31

Joan den larunbatean, Museoen Nazioarteko egunaren harira eta Ikus Berriz Bizi programaren barruan, Asisko Urmenetarekin tailer berezi bat izan genuen. XIX. mendeko albumak ezaugtu eta egungo baliabideak erabiliz albumak nola egin ditzakegun ikasi genuen.