Ormaiztegiko 5. mailakoen ondarea ikusgai museoan

2016/04/28
Urtero bezala, Ormaiztegiko San Andres ikastetxekoek Ondarea landu dute. Bihar, apirilak 29 ostirala, 17:15ean euren ondarearen aurkezpena egingo dute Zumalakarregi Museoan eta astebetez egongo da ikusgai.

Ondarea zer den ikasi eta honen aurrean sentsibilizatzeko asmoz, aurten ere 5. mailako ikasleekin ondarea landu dugu: Zer den, museoan nola zaintzen dugun ondarea, nola aurkezten dugun...

Lanketa hau amaitzeko bihar apirilak 29, ostirala, 17:15ean,  5. mailakoen ondarearen aurkezpena egingo dugu Zumalakarregi Museoan, mokadutxo eta guzti.

Aurkezpenera etortzerik ez dutenek astebeteko epea izango dute erakusketa ikusteko: maiatzaren 6a arte.