Bloga

Artikulu berri bat gure artxibo digitaleko “Azterketak” sailean.

2015/11/27
Beasaingo Martín García Garmendia museoaren lagunak bere ikerketa lan bat eskaini digu gure artxibo digitaleko “Azterketak” saila aberasteko.

"Elegante eguna", pintxo lehiaketako irabazleak

2015/11/25
Arantxa (Pio) tabernak egin zuen pintxorik gozoena eta Axun Mendizabalek irabazi du partehartzaileen saria

XIX. mendeko eleganteen III. bilkurak utzitakoa

2015/11/25
XIX. mendeko eleganteen III. bilkurak argazki zoragarriak utzi dizkigu. Hemen dituzue guk eta komunikabide batzuk sortu dituzten bideo eta argazkiak. Gozatu!

Larunbatean, XIX. mendeko eleganteen III. bilkura Ormaiztegin

2015/11/17
Elegante Egunaren barruan, Zumalakarregi Museoak bultzatuta, XIX. mendeko eleganteen III. bilkura egingo dugu larunbatean. Egitarau zabala osatu dugu. Baina, larunbata baino lehen, OSTIRAL HONETAN, 18:00ETAN DANTZA ELEGANTEEEN ENTSEGUA egingo dugu Zumalakarregi Museoan. Anima zaitez zeu ere!

Españolamendi eta Zelandietan primeran pasa genuen

2015/11/17
Larunbatean Zelandieta eta Españolamendira txangoa egin genuen. Primerako eguraldia lagun, Zumalakarregi Museotik abiatu eta inguur hauetan eman ziren gerrateen inguruan asko ikasteko aukera izan genuen.

Karlistadak azalduz Urretxu-Zumarraga Ikastolan

2015/11/10
Urretxu-Zumarragako Ikastolako ikasleek irakasle ezberdina izan dute gaur. Zumalakarregi Museoko Mikel Alberdik Lehen eta Bigarren Karlistadak azaldu dizkie Batxilergoko 2. mailako ikasleei. Zintzo egon dira gero, Mikelen azalpenak entzuten!

Azaroak 14an Españolamendi eta Zelandietara txangoa

2015/11/06
Ormaiztegiko, Idiazabalgo eta Mutiloako mugan dauden Españolamendira eta Zelandietara txangoa. Aranzadi kultur elkarteko Alfredo Morazak Gerra Karlista eta azken Gerra Zibilean egindako eta erabilitako trintxera hauen inguruko bitxikeriak kontatuko dizkigu. Bestalde, I. Gerra Karlistan Tomas Zumalakarregik parte hartu zuen 1835ko urtarrilaren 2an izandako Zelandietako ekintzaren berri Mikel Alberdi, Museoko arduradunak, emango du.

Feillet ahizpen erakusketa Baionan

2015/11/04
"Hélène eta Blanche Feillet, emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa datorren ostiralean, azaroak 6, zabaltzen da Baionako Euskal Museoan. Zumalakarregi Museoarekin elkar lanean burututako erakusketa hau datorren urtarrilak 31ra arte egongo da zabalik.