Bloga

Bergarako Besarkada Panorama Español-ek kontatua

2016/07/26
Lehenengo Karlistadaren amaiera ez zen batere erraza izan. Itzalpeko negoziazioak korapilotsuak izan ziren eta hitzarmena sinatu aurreko egunak gorabehera haundikoak. Hemen "Panorama Español. Crónica contemporánea" liburuan jasotako kontakizuna eskaintzen dizuegu. 1842.ean argitaratutako lan honetan, liberal talde baten ikuspegia islatzen da. Irudi ugariz hornitutako argitalpen honen testuak ere zuzenean jaso ditugu bertatik.

Ostiraleko Iztuetaren emanaldiak utzitakoa

2016/07/18
Joan den ostiralean, "1839: Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketari lotuta, Juan Inazio Iztuetaren inguruko emanaldia izan genuen Mikel Sarriegi eta Aurtzaka Dantza Taldearen eskutik. Hemen dituzue emanaldiak utzitakoaren argazki eta bideo batzuk.

Iztuetari omenaldia Zumalakarregi Museoan

2016/07/12
Juan Inazio Iztueta Bergarako Besarkadaren lehenengo urteurrenean ospatutako festaren antolatzaile nagusienetakoa izan zen. Euskal dantzen ikerlari aitzindaria zen zaldibiarra eta berak proposatu zuen Bergaran 1840.go abuztuak 31ko dantza erakustaldia. Zumalakarregi Museoak egun hartan emandako dantzaldia berregitea pentsatu du eta Mikel Sarriegiren gidaritzapean, Aurtzaka dantza taldeko kideek eskainiko dute datorren ostiralean, uztailak 15, arratsaldeko 7etan Ormaiztegin emanaldia.

Miquel Blay eskultorea "1839. Bergarako Besarkadaren aurrean: keinua eta interpretazioa" erakusketan

2016/07/07
Dakizuenez Zumalakarregi Museoan ikusgai duzuen "Bake Ituna" proiektuko ikerketa kasuan "Bergarako Besarkada" dugu gaitzat. Proiektu honek historia oinarritzat hartuz hausnarketa bat eskaintzea du helburu eta, horretarako, arte garaikidearen ispilua proposatzen du. Gurean, besteak beste, Miquel Blay eskultore kataluiniarraren presentzia aurki dezakezue.

Erakusketa ikusteko udalekuentzako proposamena

2016/07/06
Udalekuentzako proposamen honen bidez, Zumalakarregi Museoan ikusgai dugun erakusketa ikustera gonbidatu nahi zaituztegu: "1839. Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa ikerketa-kasu bat da, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua programako Bake-ituna proiektukoa, eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan egongo da ikusgai ekainaren 9tik abuztuaren 23ra. Haurren ulermen mailarekin bat datorren diskurtsoa erabiliz, eta bertako kontzeptuak hobeto barneratzeko, honako hausnarketa-jolasak egitea proposatzen dizuegu.