"Dohaintzak 2014-17" erakusketa zabalik

2017/06/20
Azken hiru urteetan jaso ditugun dohaintza nagusiekin aldi baterako erakusketa antolatu dugu. Jasotzen ditugun donazioen artean liburuak nagusi dira baina mota askotako piezak bildu ditugu, besteak beste, pinturak, grabatuak, eskulturak, armak, txapela brodatu bat... Joan den larunbatean dohaintza emaileei omenaldia egin genien erakusketa zabaltzearekin batera.

Museoaren 25. urteurrenean dohaintza emaileak eskertu genituen beraiei eskainitako festa baten bitartez. Geroztik hainbat dohaintza jaso ditugu eta hauekin erakusketa bat antolatzea erabaki dugu.

Dohaintza emaileak eta Zumalakarregi Museoaren lagunak joan den larunbatean. Angel Elorzaren argazkiak.

Berriro ere emaileak eskertu ditugu eta, bide batez, gizarteari ondare publikoa aberasteko bidea erakutsi. Alegia, Museoaren bitartez bilduma pribatuetan gordetzen diren hainbat material gizarte osoaren eskura jarri daitezkeela.

Erakusketaren aurkezpenaren momentu bat.

Dohaintzen artean gehiengoa liburu sortak dira, baina mota askotako piezak jasotzen ditugu: koadroak, eskulturak, argazkiak, objektu historikoak, armak eta dokumentuak, besteak beste.

Grabatu ugari jaso ditugu dohaintzen artean.

Anima zaitezte aldi baterako erakusketa hau bisitatzera, uztailaren 16ra arte egongo da zabalik.

Zumalakarregi Museotik eskerrik beroenak gure bilduma osatzen lagundu diguten guztiei, besteak beste:

2014-17
Juan Antonio  Alaña / Josemari  Alemán Amundarain / Tomás Ariza / José Bermejo Jalón /Garmendia Lasa sendia / Román Garrido / Juan Gondra Rezola / Xabier Irujo / Javier Lana / Miren Lazkano/ André Lebourleux / Juan José Mendiola Martitegui / Pozueta sendia / Urbana Rezabal/ Javier Rodríguez / Ramón Rodríguez / Manuel Yurrita / Zugasti sendia
1989-2014
Javier  Alday Careaga / Martin  Anso / José Azurmendi / Karmele Barandiaran /  Joseba Dieguez / Fortún Elizalde / Ramon Elkoro / Ramón Felipó / Gilbert Fernández / Cesar Gallastegi / Itziar Goñi / Manu Izagirre Lacoste / Mikel Lakunza / Guy Lalanne / Javier Lana / Alicia Larrañaga / Mikel Legorburu Arzamendi  / Alberto Martinez Artola / Carlos Morán / Claudio Munoa / Jose Ignacio Ortega / Toñi  Pérez / Manuel Peribañez / Patxi Quiroga / Pedro Rújula / Victor Sierra Sasumaga / Jose Mari Tuduri / José Manuel Villamea / Luis Mari Zabala / Ramona Zumeta, baita zerrenda honetan irten nahi izan ez dutenei ere.

Esker mila!

"Dohaintzak 2014-17" erakusketa zabalik

Dohaintzak 2014-17