Don Karlos eta Kabreraren erretratuak

Gure bildumak arakatzen jarraituz, bi erretratugile frantziarren lanak aurkitzen ditugu, epe laburrean Don Carlosen Gortean lan egin zutenak.

Lehena Isidore Magués, zeinek 1836ean, gerra puri-purian zegoenean, Don Carlos eta bere defendatzaileak erretratatu zituen.
Bigarrena Didier Petit de Meurville, legitimista zenez, 1840.ean Don Carlosen Gortea atzerrian, Bourges-en ezagutu zuena.
Maguesek 19 erretratu egin zituen Euskal Herrian eta Petitek, berriz, 25 Bourgesen. Don Carlosen Gortea erabat aldatu zena adierazten du bi pertsonairen erretratuan bakarrik bat egitea erretratu bilduma hauek: Don Carlos bera, noski, eta Ramon Cabrera.
Ikus itzazue bi pertsonai hauek Karlistada garaian eta porrotaren ondoren atzerrian.

DON KARLOS

Don Carlos, Magues  Don Carlos, Petit

 

RAMON CABRERA

Cabrera, Magues  Cabrera, Petit