Donostiako Panoramaren jokoaren inguruko lehen ekintza

2013/04/30 jarduerak
Datorren larunbatean, maiatzak 4, Uliako interpretazio zentroan Donostiako Panoramaren jolasaren inguruko ibilaldi gidatua antolatu du Cristina Enea Fundazioak.


IKERTU ETA IRABAZI! jokoa dinamizatzeko asmoz, ekintza desberdinak antolatzea pentsatu genuen, beti ere, Donostiako Panoraman agertzen diren guneen inguruan.

Horretarako Donostiako ondareaz, bere zentzu zabalenean, arduratzen diren beste erakundeekin harremanetan jarri ginen, tartean Cristina Enea Fundazioa. Hemendik beraiek kudeatzen dituzten zentroetatik ibilbide gidatu desberdinak egiteko aukera proposatu ziguten eta datorren larunbatean izango dugu lehena.

Familia osorako proposatzen dituzten ibilaldi gidatu hauetan natura eta historia uztartuko dituzte. Lehenengoa Uliako Interpretazio Zentrotik abiatuko da datorren larunbatean, maiatzak 4, goizeko 10etan.

Ulia

Izen emateko:

Cristina Enea ·  Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián  ·  Tel: 943453526  ·  Faxa: 943471414  ·  cristinaenea@donostia.org

Anima zaitezte!