Ekainean zehar: Maleta Didaktikoa, Ilustratzaileen Piknika eta Feilleten beste obrak ezagutzeko aukera

2015/06/03
Hilabete honetarako prestatu ditugun ekintzek, irailera arte ikusgai dugun Feillet ahizpen erakusketarekin dute lotura.

Ekainak 6: Feillet ahizpen beste altxorrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarea Bertatik Bertara ekimena antolatu du beste behin Gipuzkoako ondarea ezagutzera emateko. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ere antolatu du bisita gidatu berezi bat ekainaren 6rako, Feillet ahizpen beste obrak ezagutzeko.

"Hèléne & Blanche Feillet Emakume margolari aintzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa dugu museoan ikusgai irailera arte. Erakusketa honetan goza daitezkeen lanez gain, Feillet ahizpek egindako beste zenbait marrazki, litografia, akuarela eta margo gehiago ikusteko aukera ere izango dugu era digitalean Mikel Alberdiren estutik. Goizeko 11:00etan hasiko da bisita gidatu berezi hau eta doan izango da.

Parte hartzeko, eman izena mzumalakarregi@gipuzkoa.eus edo 943 88 99 00 telefono zenbakian.


Ekainak 13: Ilustratzaileen piknika   

Askotariko ilustratzaileen topagune bihurtuko da Zumalakarregi Museoaren aurrealdea, bertan egingo baitugu ilustratzaileen piknika. Feillet ahizpek marraztu gabe utzi zuten eraikina  (Zumalakarregi Museoa) marraztuko dute partehartzaileek, lasai-lasai zerbait jan eta edaten duten bitartean. Nahi duenak Aitziber Alonso ilustratzailearen laguntza jaso ahal izango du marrazkia egiten duen bitartean. Doan izango da eta euren materiala ez dutenentzat ere, margotzeko materiala jarriko dugu.
 
Adin guztietako pertsonei zuzenduriko piknik honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena aurrez 943 88 99 00an edo mzumalakarregi@gmail.com-en.


Erakusketa ikusteko aukera, lekutik mugitu gabe:
MALETA DIDAKTIKOA
    

Feillet ahizpen erakusketarekin lotutako maleta didaktiko bat prestatu dugu, erakusketa hau museotik atera eta obren garrantzia museotik kanpo ere gozatzeko aukera egon dadin. Horretarako, erakusketan dauden zenbait obra eta garai beretsuko autore batzuen Euskal Herriko beste obra batzuk sartu ditugu maleta didaktikoan.

Obrak ikusi ostean norbaitek marrazkiren bat egin eta maletan sartu nahiko balu (ez da derrigorrezkoa), marrazkiak jaso egingo genituzke (izena eta telefonoa idatzita) eta maleta diaktikoaren ibilbidearen amaieran lanik onenak aukeratu eta Zumalakarregi Museoan dagoen erakusketa aretoan jarriko genituzke. Marrazkirik onenen jabeak pintura-lanetarako maleta bat jasoko du.

Maleta eskatzeko, deitu 943 88 99 00 zenbakira edo mzumalakarregi@gmail.com helbidera idatzi.