Eskuratu zure Zumalakarregi Familia Txartel berria!

2016/02/08
Ezagutu Zumalakarregi Famili Txartelarekin izan ditzakezun abantailak!

Zumalakarregi Familia Txartela, Museoa eta herritarren artean, bereziki familien artean, hurbiltasun harremana sortzea helburu duen tresna da. Orain artean tailerrak haurrek bakarrik egiten bazituzten ere, orain gurasoekin batera egin ahal izango diren tailerrak egingo ditugu, tailerren amaieran merienda osasuntsua egingo dugu, eta tailerrak 3 euro kostako dira (2 euro txartel hau dutenentzat).

Txartela 5 euro kostako da familiako, eta urte osorako balio du. Abantaila ugari izango dituzte txartel hau duten familiek:

•    Ongietorri opari bat (Zumalakarregi Museoko motxila) eta urtean zehar opari gehiago.
•    Inguruko jatetxeetan deskontuak.
•    Foru Aldundiko Museoetako sarrera doan (Igartubeiti eta Untzi Museoa) eta tailerretan deskontuak.
•    Aldundiaren Museoetako dendetako produktuetan %7ko deskontua.
•    Lagun bat tailerretara doan gonbidatzeko aukera
•    Urtebetetze festa museoan ospatzeko aukera (tailerrekin, adib.).
•    Foru Aldundiko Museoak bisita gidatuarekin ezagutzeko bonua.
•    ….

Txartelaren inguruko informazio gehiago, hemen klikatuta.