"Euskal Herria: paisaiak aldatzen" erakusketa ikusteko azken egunak

2017/12/05
Urtarrilak 7 arte ikusgai

 “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” 2017-X-6 // 2018-I-7 "Paisaia bizia, paisaien eraikuntza" Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dugun erakusketa hau, “mappingalbum.net ” beraien argazkiekin elikatzeko ahalegina egin duten pertsonen elkarlan prozesuaren emaitza da. Mapa ireki digital bat da, non XIX. mendeko grabatuak ikuspegi berdineko egungo argazkiekin parekatzen diren, gure paisaiaren garapena erakutsiz. Erakusketa XIX. mendeko hainbat bidaiarien testuekin eta garaiko grabatu originalekin osatu dugu.