Feillet ahizpen beste sekretuak ezagutzeko bisita gidatua

2015/06/01
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarea Bertatik Bertara ekimena antolatu du beste behin Gipuzkoako ondarea ezagutzera emateko. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ere antolatu du bisita gidatu berezi bat ekainaren 6rako, Feillet ahizpen beste obrak ezagutzeko.

"Hèléne & Blanche Feillet Emakume margolari aintzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa dugu museoan ikusgai irailera arte. Erakusketa honetan goza daitezkeen lanez gain, Feillet ahizpek egindako beste zenbait marrazki, litografia, akuarela eta margo gehiago ikusteko aukera ere izango dugu era digitalean Mikel Alberdiren estutik. Goizeko 11:00etan hasiko da bisita gidatu berezi hau eta doan izango da.

Parte hartzeko, eman izena mzumalakarregi@gipuzkoa.eus edo 943 88 99 00 telefono zenbakian.