Feillet ahizpen erakusketa zabalik

2015/03/12
Joan den ostiralean, martxoak 6, zabaldu genuen "HÉLÈNE & BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa. Nahi izaten dugun materiale guztia erakutsi ezin denez, esaterako liburuen barruan gelditzen diren irudiak, gehigarri modura sarrera desberdinetan agertuko ditugu hemen.

Erakusketan ikus daitekeen liburuetako bat Charles Hennebutten Guide du voyageur de Bayonne a St-Sébastien dugu, Hélène Feillet eta Blanche Hennebutten artean ilustratua. Irudiak testuaren barruan doaz, beraz ez dira grabatu solte bezala erakutsi.

 

 Koldo Mitxelena Kulturunea. Iturria.

Irudietako zenbait nahiko bitxiak dira, ondoan datorren ontzi barnealdea esaterako. Errobi jaitsi eta Aturri igotzen zuten ontziak omen ziren, Dax edo Peyrehoraderaino, bidaiariak oilo eta  zerriekin nahastuta.

 

Irudiaren iturria.
 

 Grabatu hau prestatzeko egindako marrazkia Baionako Mediatekan aurkitu dugu.

 

Mediatheque Bayonne.

Hemen doaz Feillet ahizpek liburu honetarako egindako irudi guztiak.

 

 

 

Handik gutxira argitaratu zuen bigarren edizioan bi lamina gehitu zituen Charles Hennebuttek. Marrazkiak Helenek eginak eta litografia Blanchek, berriro ere bi ahizpen arteko elkar lana nabarmenduz.

 

Hélène eta Blanche FEILLET. "Laboureur et sa femme" eta "Jeune fille biarrotte". Baionako Mediateka.

Azken irudi hauen originalak, zein bi ahizpen olio, akuarela, litografia eta marrazkiak ikusteko, zatoz Zumalakarregi Museora "HÉLÈNE & BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa ikustera.