Grabatuei buruzko liburu bikaina

Aurtengo argitalpenei begirada bat ematen jarraituz, hona hemen XIX. mendeko grabatuei buruzko argitalpen interesgarri bat

Aurten kaleratutako liburuen aipamenarekin jarraituz, Valentziako Unibertsitateak argitara emandako Vicente Pla Vivas egilearen La ilustración gráfica del siglo XIX: Funciones y disfunciones ekarri nahi dugu hona.

Gai honetan sakondu nahi duen edonorentzat ezinbestekoa bihurtzen du egileak eskaintzen duen ikuspegi originalak, hain zabala izanik, egundaino apenas aztertua dena, alegia, garai bateko irudien esan nahien ikerketa.

XIX. mendeko argitalpenak oparotasunez hornitu zituzten irudiak interpretatzeko estruktura berri bat eskaintzen digu Plak, modu sakon bezain interesgarrian.

Liburuaren kritikan barneratzeko esparru aproposenean ez gaudenez, gure ikonografia bilduman islada duten eta egileak lantzen dituen gai pare baten aipamena egitera mugatuko gara.

Batetik “Tratamiento gráfico del “fláneur”  atala, non Francisco de Paula Melladoren Recuerdos de un viaje por España liburuan agertutako irudi bat aztertzen duen. Bertan Madrilgo bidaiari batek Pasaiako batelariekin topo egiten duen momentua irudikatzen du.

 

 

Batelerak

Pasaiako batelariak

 

Bestetik, Goyaren “Maiatzaren 3ko fusilamenduak” koadroarentzat iturri grafiko izan bide zen Migel Gamborinoren grabatua: “Fusilamiento de cinco frailes de Murviedro”. Plak bere liburu bikainean maisuki aztertzen duen ikus-eskema bereko irudi bat ere aurkitu dugu gure bilduman.

 

Spanier 1838

Fusilamendua Lehen Karlistadan

 

Espero dezagun Vicente Plak honelako lan iradokitzileak egiten jarraitzea.