Ingelesen hilerria Donostian. Hiriko txoko erromantikoenetako bat Urgull mendiaren itsasaldean.

2011/03/08 ospakizunak
Aurreko sarreran Manuel Gurrea nafarrari buruz genion Donostiako “Ingelesen hilerrian” ehortzi zutela. Gaurkoan hilerri honi buruzko zenbait xehetasun eskainiko dugu.

Hilerri honen lehenengo irudia Henry Wilkinson mediku britainiarrak egina dugu, Londresen 1838.ean argitaratu zuen liburuan agertutakoa.

 

Hilerria Wilkinson

Irudiaren iturria

Honela deskribatu zuen:

"Naturaren dardarizo ikaragarri batek sortua dela dirudien paisaia zirraragarri horren erdian, gaur egun lur sakratua den txoko txiki eta babestu batean, Gaztelua errotzen den itsaslabar malkartsu eta esekiaren azpian hain justu, soropil-menditxo ugari ikusten dira, Britainiar Legioko ofizial ausart askoren gorpuzkinen atseden-lekuak seinalatuz. Egurrezko gurutze arrunt gutxi batzuk agertzen dira, erori zirenen inizialekin"

 

Hilerria Townley

Irudiaren iturria

 

Britainiar Legioaren hildakoak jaso zituen hilerriak baina aurrez, 1813an hildako Richard Fletcher ingeniaria militarra ere bertan datza.

 

Hilerria Petit

Irudiaren iturria

 

Baina hilerrian dagoen monumentua 1924.ean ekarri zuten bertara. Bere garaian Alderdi Ederrren zegoen “Mendeurrenaren monumentuaren” zati bat da. Izan ere 1924ko irailean Maria Cristina eta Victoria Eugenia erreginek inauguratu zuten, Donostian hildako britainiarren ohorez eraikitako monumentua.

1924ko inaugurazioa

Irudiaren iturria

 

Egun hartan Juan Jose Prado Donostiako alkateak, garaiko prentsak jaso zuenez, alboan datozen hitzak esan zituen:

Discurso alcalde

 

Muxu batzuk falta direnaren ustean gaude...