Maleta Didaktikoko marrazkien zozketako irabazleak

2015/08/28
Adur Casado segurarra eta Ane Arburua zumarragarra izan dira sarituak.

Martxoaren 8tik aurrera ikusgai izan dugun Feillet ahizpen inguruko erakusketa irailaren 6an amaituko da.

Erakusketa Zumalakarregi Museoan badago ere, Maleta Didaktiko baten bidez, erakusketako edukia leku batetik bestera ibili da hilabete hauetan Gipuzkoan zehar: zahar etxeak, jubilatu elkarteak, aisialdi taldeak, margo eskolak… Guztira 1.000 lagun inguruk gozatu dute maleta honetako edukiez, eta horietako batzuetan, bakoitzak bere marrazkia sartu du maletan.

Maletan marrazkia sartu zutenen artean, bi margo-maleta zozkatu genituen atzo, eta gaur 12:00etan banatu dizkiegu margo-maletak irabazleei. Adur Casado segurarra eta Ane Arburua zumarragarra izan dira sarituak. Zorionak bioi!