Mutiloa - Ormaiztegi Bide Berde Eguna: inguruko landareak ezagutzen

2017/05/09
Giro paregabea eta parte hartze handia izan zen aurreko larunbatean Mutiloa - Ormaiztegi VIII. Bide Berde Egunean.

Larunbatean, maiatzaren 6an, Mutiloa - Ormaiztegi Bide Berde Egunaren zortzigarren edizioa ospatu genuen, Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko Udalak, Mutiloako Udalak eta GOITURek antolatuta eta Igartubeiti Baserri Museoa eta Ohiarte Sagardotegiaren laguntzarekin.

Inguruko landareak eta hauen erabilera desberdinak ezagutzeko helburuarekin Clara Gutierrezen eskutik ibilaldi gidatua egin genuen. 40 lagun inguru elkartu ginen ibilaldian, eguraldi aparta lagun izan genuelarik.

Ibilbideak 5kmko luzeera izan zuen guztira. Lierniako aparkalekutik hasi eta Barnaolara abiatu ginen. Barnaolara iristean, Troi bidea hartu eta Mutilora jetsi ginen. Mutiloan merienda goxo bat jan ondoren Lierniara bueltatu ginen.

Arratsalde aparta izan zen, Clara Gutierrezek landareei buruz eman zituen azalpenak oso interesgarriak eta baliagarriak izan ziren.

Bestalde, "Belar liburua sortuz" tailerrean parte hartu zuten haurrek landareak eta hostoak jaso zituzten bidean zehar, beraiek diseinatutako belar liburua osatzeko.

Argazkiak: Ángel Elorza, http://ow.ly/NNC930byPGD

Mutiloa - Ormaiztegi Bide Berde Eguna: inguruko landareak ezagutzen

Bide Berde Eguna 2017