Ormaiztegiko Trenzubiaren 150.urteurren arrakastatsua

Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatuta, 2014ko iraila eta azaroa bitartean ospatuko den urteurrenak harrera bikaina lortu du lehen asteburuan.

Pasa den abuztuaren 29an hasi ziren Ormaiztegiko Trenzubiaren 150.urteurreneko ospakizunak. Egun honetan hasi zen #trenzubiak150urte argazki lehiaketa, online. Behin lehiaketa martxan jarrita, egitarau osoa aurkezteko prentsaurrekoa irailaren 11an, 'enTRENvistas' erakusketaren ekoizpena eta inaugurazioa 12an, eta Trenzubi zaharrean zehar antolatutako Tirolina eta 'trenzubia dastatu' gozogintza tailerra 13an.

EGITARAUA IKUSI

ZM trenzubiaren urtebetetze bizkotxoa

 

Baina ospakizunak ez dira amaitu, azaroaren 16a bitartean 'enTRENvistas, paisajes ferroviarios' erakusketa ikusgai izango da Zumalakarregi Museoan, eta asteburu horretan bertan musika, ikusentzunezkoak zein sorkuntza batuko dituen egitarau berezia izango da publiko guztientzat. 

Baina tira, hori azaroan etorriko da. Oraingoz, urteurrenaren lehen egun hauetan antolatutakoaren laburpentxoa egiteko bideo zein argazki sorta bat aurkeztu nahi dizuegu. Honekin batera, ez galdu Libe Fernandez, Reharq egitasmoaren arduraduna den arkitektuak, Trenzubiaren urteurrena gurekin batera ospatzera hurbildu den honetan oparitu digun kronika dibertigarri eta benetan ederra. ESKERRIK ASKO LIBE eta jarraitu zaren bezalakoa izaten, aupa zu!! 'El viaducto de Ormaiztegi cumplió 150 años, y reharq* estuvo allí para contártelo ' (datorren asterartetik aurrera euskaraz irakurtzeko aukera izango da).

 

Esan bezala, hemen egun hauek laburbiltzen dituen bideo-argazki sorta. Zuen gustukoa izatea espero dugu. 

· Trenzubiaren 150. urteurrena aurkezteko PRENTSAURREKOA eta 'enTRENvistas' ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA (Goierri Irrati Telebistaren eskutik). 

· Ormaiztegiko Trenzubian Tirolina saioa 2014ko irailaren 13an (Goierri Irrati Telebistaren eskutik)

 
 

· Ormaiztegiko Trenzubiaren Urtebetetze Bizkotxo erraldoia (Goierri Irrati Telebistaren eskutik)

Trenzubia, pastel erraldoi batean! from GITB on Vimeo.

 

· #trenzubiak150urte Argazki lehiaketa Twitter, Facebook eta Twitter-en. ARGAZKI PARTE-HARTZAILEAK ikusi eta Facebook-en BOZKATU

 Trenzubiak150urte Concurso
 
 
 

· Ormaiztegiko Trenzubiaren