Ostiralean Irati Otamendi Irizar arkitektuak hitzaldia eskainiko du

2016/03/14
"Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat" aldi baterako erakusketari lotuta, ostiral honetan, martxoak 18, 19:00etan hitzaldia eskainiko du Irati Otamendi Irizar arkitektuak: "Industrializazioa: atzo garapen, gaur ondare, bihar...?"

Irati Otamendi beasaindarra, doktoradutza amaierako tesia idazten ari da Oria ibai-arroko arkitektura ondare industrialaren inguruan. Gai honi lotuta eta Ormaiztegiren berezitasunak kontuan hartuta, Ormaiztegiren garapen industriala nolakoa izan zen eta honen ondorioak nolakoak izan diren azalduko digu ostiral honetan.

Noiz: Martxoak 18, 19:00etan.

Non: Ormaiztegiko udaletxepeko aretoan.

Nork: Irati Otamendi Irizar arkitektuak

Hitzaldiaren izenburua: "Industrializazioa: atzo garapen, gaur ondare, bihar...?".

Hizkuntza: Euskaraz.

Sarrera: Doan izango da eta ez da aurrez izenik eman beharrik egongo.