Topaketa atsegina

2019/10/29
Urriaren 26ean kultur etxean ospatu genuen tertulia primerakoa izan zen

Zumalakarregi Museoak, Ondarearen Europako Jardunaldiaren barnean, duela 30 urte Ormaiztegin antzeztu zen Zumalakarregi Pastoralaren inguruko jarduera bat antolatu zuen pasa den larunbatean. 

Pieza ezberdinekin osatutako bitrina

Tertulia formatuan izan zen ekitaldia. Bertan duela 30 urte Pastoral hau Ormaiztegira ekartzea lortu zuten udalaren partaideak izan genituen: Zeles Otamendi Udal idazkari ohia, Arantxa Murua zinegotzi ohia eta Arantza Kanpos alkate ohia. Hauek antolaketaren nondik norakoak kontatu zizkiguten.

ZM_OEJ_2019.10.26

Zuberoatik ordea Allende Bouttin kazetaria, Niko Etxart musikaria eta Patrick Queheille idazlea bertaratu ziren. Hauek noski Pastorala Zuberotik kanpo antzeztearen berezitasunak eta Ormaiztegiko herriak eginiko harrera bezalako kontuez gain, Pastoralen historia eta etorkizunaren inguruko gogoeta interesgarria ere ekarri ziguten.

Allende Bouttin kazetaria, Niko Etxart musikaria eta Patrick Queheille musikaria 

Noski, hizlariez gain, partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu Zumalakarregi Museotik “Ondarea Plazara!” mezupean antolatutako jardunaldi atsegin honetan parte hartu izanagatik. 

 

 

Topaketa atsegina

1989an Ormaiztegin antolatu zen Zumalakarregi Pastoralaren kartela