TXAPELA… Noiztik? aldi baterako erakusketa zabalik

2018/06/27
"Txapela… Noiztik?" aldi baterako erakusketak ekainak 22an inauguratu ondoren abenduaren 2arte egongo da ikusgai.

Zumalakarregi Museoak, Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas Elósegui enpresaren partaidetza bereziarekin, “Txapela, noiztik?”  aldi baterako erakusketa antolatu du. Enpresaren 160. urteurrenak euskaldunen artean buruko honen erabilera noiz zabaldu zen aztertzeko aukera eskaini digu.  XIX. mendean sortu zen fabrika eta Tomas Zumalakarregiren eragina nabarmena izan zen bere erabilera zabaltzerakoan.

"Txapela… Noiztik?" aldi baterako erakusketak ekainak 22an inauguratu ondoren abenduaren 2arte egongo da ikusgai.

 

 "TXAPELA... NOIZTIK?" ALDI BATERAKO ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUA

Mikel Alberdi, erakusketaren komisarioaren bisita gidatua eskaintzen dugu. Aldez aurretik erreserba egin behar da. 

 

AISIALDI TALDE ETA UDALEKUETARAKO PLANA!

“TXAPELA… Noiztik? erakusketarekin lotutako tailer didaktikoa. Uztailan zehar eskainiko dira 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (kopuru mugatuak). Informazio gehiago edo erreserbak: telf: 943 889 900.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Inaugurazioaren zuzeneko transmisioa facebook (KLIK EGIN HEMEN)

Goierri telebista: XIX. mendean txapela euskaldunen artean nola zabaldu zen azaltzen duen erakusketa Zumalakarregi Museoan

TXAPELA… Noiztik? aldi baterako erakusketa zabalik

Erakusketaren inaugurazioa