XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura arrakastatsu eta jendetsua

2014/11/27
Pasa den larunbatean XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura ospatu zen Ormaiztegin, herriko Elegante Egunaren barruan. Aurtengoan parte-hartzea bultzatu da bereziki, eta herri osoan zehar zabaldu da ekimena. Herritar zein merkatarien artean.

Ormaiztegin azaroaren 22an ospatu genuen 'XIX.mendeko Eleganteen II. Bilkura'ra aurkezteko prentsa aurrekoa antolatu genuen. Bertan parte hartu zuten egitasmo parte-hartzaile honetako kideetako batzuk: Axun Mendizabal (jostuna), Kontxi Simon eta Nekane Peralto (artistak), Marijo Arana (merkataria) eta Lurdes Azpiazu (Zumalakarregi Museoko koordinatzailea). 

 

Bideoa: Goierri Irrati Telebista. 

 
 
 

Euskal Irrati Telebista (EITB). Euskal Herria Zuzenean programa. (EHZ)

 
 
Azaroaren 22an, egun osoan zehar herriko zein inguruetako hainbat argazkilari hurbildu ziren Ormaiztegira bilkura berezi honetako unerik berezienak jasotzeko asmoz. Hemen duzue argazki horietako batzuez osatutako ARGAZKI BILDUMA (argazki bakoitzaren deskribapenean aurkituko duzue egilearen izena). 
 

 
 
 
Azaroaren 22an, arratsaldez, eta Eleganteen festa berezi honi behar bezalako amaiera emateko asmoz, dantzaldi elegantea eta txokolate beroa dastatzeko aukera egon zen Ormaiztegiko Urbeltz frontoian. Egun honetarako, frontoia Ormaiztegin urtetan izandako bainuetxeko dantza gela bezala apaindu zen. 
 
 

Bideoa: Goierri Irrati Telebista.

 


GURE ESKERRIK BEROENAK EGITASMO HAU AURRERA ERAMATEKO LAN EGIN DUTEN PERTSONA PARTE-HARTZAILE, LAGUNTZAILE eta BABESLEEI. 2014an ospatutako XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura Ormaiztegin. 

Babeslea: Ormaiztegiko Udala, 

Parte-hartzaileak

· Axun Mendizabal, jostuna

· Artisten lan taldea 

· Garaiko kotxeen taldea

· Anacrónicos Recreación Histórica Elkartea

· Angel Elorza, argazkilaria

· Okindegiak: Aintziñe eta Pagosa

· Ileapaindegi eta estetika zentroak: Arantxa, A&M, Itsaso, Leun eta Nekane Moreno

· Dendak: Iñaki Autozerbitzuak, Iris eta Estankoa. 

· Arraindegia: Josetxo

· Farmazia: Odriozola

· Tabernak: Arana, Arantxa, Itxune, Murua, Usoa Txistu, Zipotz eta Jubilatuena 

Laguntzaileak:

· Tabernak: Eitza, Zumarraga,Motz, Urretxu

· Itxune pentsioa

· Eitzako Jai Batzordea, Zumarraga

· Ormaiztegiko Gazte Asanblada

· Kuko jatetxea