Zorionak Handia!!!

2018/02/06
Handia filmak Goya sarietan izandako arrakastak euskal kulturaren eragileen artean poza zabaldu du. Zumalakarregi Museoak izan zuen bere parte hartzea, egileak gidoia prestatzen ari zirenean. Beraz, gure partaidetza xumea izan bazen ere, filmak jasotako onarpenaren zatitxo bat gure egiten dugu.

Zumalakarregi Museoan Altzoko handiak aspalditik izan du bere txokoa.

Duela hamar urte, Aisiaren aurkikuntza XIX. mendean erakusketa ibiltarian ere San Telmo Museoak gordetzen dituen Altzoko handiaren hainbat pieza aurkeztu genituen.

 

 

Besterik gabe, gure zorionik beroenak "Handia" filmaren egileei, arestian jasotako onarpenarengatik. Bide batez, eskerrik asko XIX. mendea eta karlistadei buruzko ikuspegi landu eta zehatza eskeintzeagatik.

Zorionak Handia!!!

Filmaren fotograma (irudiaren iturria, handiafilm.com) Igartubeiti Baserri Museoan (Ezkio)