Zumalakarregi Museoari buruzko erreportai zabala Tokiko TVn

Goiena Telebistak Zumalakarregi Museoari buruzko erreportai zabala eskaintzen du, aldi berean Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan dagoen behin-behineko erakusketa ere aztertuz.

 

Izan ere, apirilak 30a bitartean, Donostian “Basque Sketches” erakusketa ikusteko aukera dago. Bertan Lehenengo Karlistaldira etorritako militar britainiarrek egindako 100 bat irudi, marrazki, akuarela zein grabatu,

ikus daitezke, denak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumetakoak.