Bloga

Italiarrak Lehenengo Karlistadan

2017/11/24

Argitara berri dugu Museoaren kolaboratzailea den Román Garridoren ikerketa lan berri bat. “Piamonteses y Genoveses en la primera guerra Carlista. El regimiento de Cazadores de Oporto” izenburupean, orain arte oso gutxi tratatua izan den gaia ekarri du gurera, karlisten aurka borrokatu zuten hainbat gudari italiarrei buruzkoa.

Azarotik otsailera, museoa neguko ordutegian irekiko dugu

2017/10/31

Azaroak 1etik otsailaren 28ra arte museoa neguko ordutegian irekiko dugu. Gogoratu azaroaren 1a jaieguna dela, beraz, arratsaldez ere zabalik egongo da.

"Euskal Herria: Paisaiak aldatzen" erakusketa zabaltzen dugu ostiralean, urriak 6.

2017/10/04

"Paisaia bizia, paisaien eraikuntza" Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dugun erakusketa hau, “mappingalbum.net” proiektua beraien argazkiekin elikatzeko ahalegina egin duten pertsonen elkarlan prozesuaren emaitza da. Gure proiektu digital berrian parte hartu duten lagunen lanak XIX. mendeko irudiekin parekatu ditugu, garaiko hainbat bidaiarien testu eta grabatu originalak gehituz.

Ireki dugu "mapping album" proiektuan parte hartzeko ARGAZKI LEHIAKETA

2017/08/04

Atzo eta gaurko euskal paisaia parekatzen duen "mapping album" elkarlanean egindako proiektu digitalari hasiera emateko, Zumalakarregi Museoak argazki lehiaketa berezia antolatu du. Izan ere, "XIX. mendeko albuma" webgunean jatorri duten irudiak oinarritzat hartuz, parte hartzaileei ikuspegi bereko egungo argazkia egitea proposatzen diegu. Gainera hautatuko ditugun argazkiak "mapping album" proiektuan argitaratzeaz gain, museoan urrian egingo den erakusketan parte hartzeko aukera izango dute.

Azken urteetako dohaintzekin osatutako erakusketa bukatzear

2017/07/11

Datorren igandean, uztailak 16, ixten da "Dohaintzak 2014-17" erakusketa tenporala. Modu honetan jasotako azken eskurapenak ikusteko aukera probetxa ezazue.

Ibilbide, tailer eta maleta didaktiko berriak 2017-2018ko Hezkuntza Programan

2017/06/27

2017-2018 ikasturterako Zumalakarregi Museoak hezkuntza programa berria prestatu du. Proposamen hau eskola kurrikulumaren edukien osagarria izan nahi da eta XIX. mendera hurbiltzeko proposamen ludiko eta hezigarria egiten du, gaur egungo gizartea ulertzeko funtsezkoa dena.

"Dohaintzak 2014-17" erakusketa zabalik

2017/06/20

Azken hiru urteetan jaso ditugun dohaintza nagusiekin aldi baterako erakusketa antolatu dugu. Jasotzen ditugun donazioen artean liburuak nagusi dira baina mota askotako piezak bildu ditugu, besteak beste, pinturak, grabatuak, eskulturak, armak, txapela brodatu bat... Joan den larunbatean dohaintza emaileei omenaldia egin genien erakusketa zabaltzearekin batera.

Zumalakarregi "La Caricature" aldizkarian

2017/05/30

"La Caricature" Parisen 1830-1843 argitaratu zen aldizkari satiriko ezaguna da. 1834ko urrian Karlistadari buruzko karikatura hau argitaratu zuten. Garai hartan borrokak zuen ezaugarri nagusia kritikatzen zuen gupidarik gabe, alegia, karlisten ihesak eragindako enfrentamendu eza.

Mutiloa - Ormaiztegi Bide Berde Eguna: inguruko landareak ezagutzen

2017/05/09

Giro paregabea eta parte hartze handia izan zen aurreko larunbatean Mutiloa - Ormaiztegi VIII. Bide Berde Egunean.

Santa Kruz apaizaren argazki baten inguruan

2017/04/28

Ferdinand Bérillon argazkilariak ateratako argazki ezagunak hausnarketarako bide ematen digu.

Zumalakarregi Museoaren aurkezpena Donostian

2017/03/28

Apirilak 6 eta 8, Zumalakarregi Museoa Explore San Sebastian Regioneko turismo bulegoan egongo da bere eskaintza aurkezten.

Feillet ahizpei buruzko erakusketa birtuala sarean.

2017/03/08

Zumalakarregi Museoak Baionako Euskal Museoaren lankidetzarekin, egundaino ezagutzen ditugun lehenengo euskal emakume margolariak aurkeztu genituen Ormaiztegin eta Baionan burutu ziren bi erakusketetan, alegia, "Hélène & Blanche Feillet: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" izenburua jaso zuenean. Gaur, martxoak 8, egun aproposa iruditu zaigu erakusketa hura modu birtualean sareratzeko. Disfruta ezazue bi emakume hauek egindako lanarekin.

Ordutegi aldaketa - Udako ordutegia

2017/03/01

Martxoaren 1etik urriaren 31ra udako ordutegia jarriko da martxan Zumalakarregi Museoan.

Azken argitalpenak

2017/02/28

Jaso berri ditugu Museoaren ikonografia erabili duten bi argitalpen. Jose Antonio Recondoren "La guerra de la Independencia: Tolosa y los franceses" eta Julio Albiren "El ejército carlista del Norte (1833-1839)."

Tomas Zumalakarregi kale izendegian

2017/01/13

Tomas Zumalakarregiren izena oso hedatua dago herri eta hirietan. Aldaketa politikoek ez dute eraginik izan bere iraupenean.

Aurelio Artetaren inguruko kafe-tertulia sarean.

2016/12/27

Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" artelana izan dugu ikusgai Zumalakarregi Museoan, Ondarearen Europako Jardunaldien ekintzen baitan. Joan den azaroaren 11n kafe-tertulia antolatu genuen bertan artelan honen historia bitxia aztertuz ondarearen inguruko hausnarketa bati leku emateko. Gonbidatuak Javier González de Durana, Josu Aramberri eta Javier Castro izan ziren. Tertuliaren emaitza zuen eskura jartzen dugu oraingoan.

Zubi honetarako asmorik bai? Zatoz Zumalakarregi Museora

2016/12/02

Abenduaren 6an eta 8an zabalik egongo da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Larunbat honetan ospatuko dugu XIX. mendeko Eleganteen Bilkuraren IV. edizioa

2016/11/15

Larunbat honetan ospatuko dugu XIX. mendeko Eleganteen Bilkuraren IV. edizioa Ormaiztegin, San Andres jaietako Elegante Egunaren barruan. Honi lotuta, XIX. mendeko jardunaldi gastrokulturala egin genuen pasa den larunbatean Barduliarrak elkartean, Iker Markinez sukaldariaren gidaritzapean. XIX. mendeko elikadura ezagutzeaz gain, Ormaiztegin izan zen Ezkurdiatarren Fonda ezagutzeko aukera izan genuen, Xabin Ezkurdiari esker. Hurrengo zita, XIX. mendeko Eleganteen Bilkura, larunbat honetan, azaroak 19, izango dugu.

Artxiboa