Bloga

"Txapela… Noiztik?" aldi baterako erakusketa zabaltzear Zumalakarregi Museoan.

2018/06/14

"Txapela… Noiztik?" aldi baterako erakusketa datorren ekainak 22an zabalduko da Zumalakarregi Museoan. Inaugurazioa arratsaldeko 18:30'tan ospatuko dugu. Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas Elósegui enpresaren partaidetza bereziarekin, erakusketa honek, euskaldunen artean txapelaren erabileraren historia kontatuko du irudien, testuen eta XIX. mendeko pieza originalen bitartez.

Uranga jeneralaren egunerokoa

2018/05/30

Zumalakarregi Museoan lagatze berri bat jaso dugu. Jose Ignacio Uranga jeneral karlistaren egunerokoaren eskuizkribua. Izan ere, Donostiako Nuñez Astrain familiak bere arbasoa izan zen Felipe Camarero-Nuñez zalditeriko komandanteak idatzitako pieza bitxi hau belaunaldiz belaunaldi jaso du eta, orain, Zumalakarregi Museoan uztea erabaki du ikerlarien eskura.

Museoen Nazioarteko Eguna 2018

2018/05/14

Zumalakarregi Museoak, maiatzak 18, 19 eta 20an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”.

IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi

2018/05/09

Giro paregabea izan genuen IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi ospatzeko antolatutako "Bide Berdetik mahaira" izeneko ibilaldi gidatuan eta ondoren egindako tailer gastronomikoan.

"Nik ere txapela maite dut. Boinas Elosegi 1858-2018"

2018/05/08

Tolosako Aranburu Jauregian "Nik ere txapela maite dut. Boinas Elosegi 1858-2018" erakusketa zabalik dago. Boinas Elosegui enpresaren 160. urteurrena betetzen den honetan, lantegiaren historia eta txapelgintzaren prozesua erakusteko antolatu da. Zumalakarregi Museoak bere ekarpena izan du txapelaren erabilera euskaldunen artean zabaldu zen garaiari buruz, XIX. mendea alegia.

Etorri Museora Familian!

2018/03/22

Zumalakarregi Museoak foileto didaktiko bat sortu du museoa bisitatzen duten familientzat, Zumalakarregi Familian! programaren barnean. XIX. mendeko ohitura desberdinak ezagutzeko modu dibertigarri eta atsegina.

Ikerketa lan berri bat gurean

2018/03/21

"La leyenda negra del primer carlista: el general Jorge Bessières el 20 de mayo de 1823" izenburupean Roman Garrido museoaren lagunak Espainiako historiaren pertsonai berezi eta eskas ezagutu honi buruzko ikerlana dakarkigu. Bestalde, Zumalakarregi Museoaren hainbat argitalpen ere jarri ditugu sarean, interesatu ororen eskura.

Martxoak 8

2018/03/07

Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta antolatutako grebarekin bat eginez, martxoak 8, 18.00etatik 19.00etara Zumalakarregi Museoa itxita egongo da.

Zumalakarregi Museoa Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean

2018/02/27

Bihar, otsailak 28, Arriaga antzokian eta etzi ETB 2n aurkeztuko den Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean parte hartu du Zumalakarregi Museoak.

XIX. mendeko euskal aisialdiari buruzko hitzaldia

2018/02/16

Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren artxibo eta dokumentazioaren arduradunak, "Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada" hitzaldia eskaini zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean "Dantzan ikasi" programaren baitan. Egitasmoa, dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak martxan jarritakoa da eta Dantzan.eus elkarteak kudeatze teknikoa egiten duena.

Zorionak Handia!!!

2018/02/06

Handia filmak Goya sarietan izandako arrakastak euskal kulturaren eragileen artean poza zabaldu du. Zumalakarregi Museoak izan zuen bere parte hartzea, egileak gidoia prestatzen ari zirenean. Beraz, gure partaidetza xumea izan bazen ere, filmak jasotako onarpenaren zatitxo bat gure egiten dugu.

Gure lagunen dohaintzak jasotzen jarraitzen dugu

2018/01/18

Joan zen udan Zumalakarregi Museoan azken urteetako dohaintzekin osatu genuen erakusketa. Oraingoan geroztik jasotakoen berri ematera gatoz.

Familientzako tailer berriekin hasiko dugu urtea

2018/01/10

Zumalakarregi Familian programarekin aurrera jarraitzen dugu, hilabeteko bi larunbatetan familientzako tailer hezigarriak antolatuz.

Oraindik “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” erakusketa ikusteko aukera daukazu

2018/01/10

“Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” erakusketa ikusteko epea luzatu egin da.

Gabonetako Tailerrek oso harrera ona eduki dute

2018/01/08

Aurreko ostiralean bukatu ziren Zumalakarregi Museoak 6 urtetik gorako haurrentzako antolatu zituen Gabonetako Tailerrak, oso harrera ona edukiz, izan ere, tailer guztietan gehienezko pertsona kopurua bete zen.

Gabonetako tailerrak 2017

2017/12/14

Urtero bezala Zumalakarregi Museoak gabonetako tailerrak antolatu ditu Familientzat

Italiarrak Lehenengo Karlistadan

2017/11/24

Argitara berri dugu Museoaren kolaboratzailea den Román Garridoren ikerketa lan berri bat. “Piamonteses y Genoveses en la primera guerra Carlista. El regimiento de Cazadores de Oporto” izenburupean, orain arte oso gutxi tratatua izan den gaia ekarri du gurera, karlisten aurka borrokatu zuten hainbat gudari italiarrei buruzkoa.

Azarotik otsailera, museoa neguko ordutegian irekiko dugu

2017/10/31

Azaroak 1etik otsailaren 28ra arte museoa neguko ordutegian irekiko dugu. Gogoratu azaroaren 1a jaieguna dela, beraz, arratsaldez ere zabalik egongo da.