Bubaniren txangoak Euskal Herrian zehar

1850.eko uztailean Iruñean Juan de Mata Uriarte ezagutuko du, “Direttore dell’Università di Pamplona”. “14ean lau ordu pasa nituen bere herbarioa aztertzen eta ezer askorik ez nuen aurkitu. Animatzen bada probetxugarri gerta dakit.”
1858.ean hirira itzultzen denean honela dio: “Gustora ikusi nuen Iruña, edertua aurkitu nuen”
Oraingoan Natalio Cayuela botanikoa ezagutu zuen, Plantas cogidas en las cercanías de Pamplona hace algunos años liburuaren egilea. Nafar hiriburuko institutoan katedradun izan zen.

ZM_002896

D. PETIT de MEURVILLE. Vue de Pampelune. (Gipuzkoako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Gipuzkoa). Irudiaren iturria


1853.eko maiatzean Baionan Feillet familia ezagutuko du. “Baionan segituan ikusi nituen Feuillet-tarrak, aita eta alabak, Helene eta Blanche, oso ongi hartu ninduten.”
Pierre Jacques Feillet, Imerayn jaiotako margolari eta litografoak Parisen ikasi zuen pintura. 1834.ean Baionan kokatu zen eta 1844.etik 1855.era bertako Marrazki eta Pintura Eskolako zuzendaria izan zen. Bere alabak, Helene eta Blanche ere pintore eta litografo izan ziren, XIX. mende erdian lan asko egindakoak. Blanche 1844.ean Charles Hennebutte inprimatzailearekin ezkondu zen. 1857an Baionako Marrazki eta Pintura eskolako zuzendari hautatu zuten. Bi aizpek euskal paisaien litografia ugari egin zituzten, Bubaniren bidaiak ilustratzeko baliagarri izango zaizkigunak.

ZM-3683

Helene FEILLET. Vue de la cathédrale de Bayonne. (Koldo Mitxelena Kulturunea). Irudiaren iturria


1853.eko maiatzean Gipuzkoan sartu eta Loiolako Santutegia bisitatuko du. “Santutegi, Komentu, Loiolako Etxe famatua bisitatu nuen, Jainkoaren gizon hau jaio zela diotena, munduan hainbat asaldura jarri zuena eta, oraindik jartzen duena.Eraikina izugarria da, sendoa eta arkitekura miresgarria du. Sakristauarekin bisitatu nuen, astapotro bat, arrazoi zentzudunik ez nuen beregandik lortu. Eliza lasai eta erosoago maiatzak 29an bisitatu nuen, eta oraindik bukatu gabe badago ere bikaina eta miresgarria iruditzen zait.”

ZM 2996

D. PETIT de MEURVILLE. [Loiolako basilikaren ikuspegia errekatik].(Gipuzkoako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Gipuzkoa) Irudiaren iturria


1857.eko ekainean dio: “Oiartzungo aduaneroen tenienteak zuzena agertu nahi izan zuen eta nire gauzak zeramatzan gurdian kontrabandoa aurkitu zuen. Gurdia eta itzaina atxilotu zituen. Bata eta besteen asaldura eta nire aldetik harrokeria. Zuhurtzi gutxi, Espainian herria beti iruzurraren aldekoa baita. Beraz gaua eta biharamuna Oiartzunen pasa nituen eta 20aren goizean jaitsi nintzen ibilbidera tenientearekin.”

ZM-959

Carpenter, G. Oyarzun (Koldo Mitxelena Kulturunea) Irudiaren iturria


1853.eko ekainak 5ean iritsi zen Bilbora non ezagutzen duen: “Agostino de Arragui y Heradia Institutuko zuzendaria.Paseoan lagundu nindun, baita Institutora ere, berak idatzitako Institutuari buruzko txosten bat eman zidan eta lagun eta zaintzaile gisa aurkeztu zitzaidan.”
Agustín de ARREGUI y HEREDIA geografia irakasle eta Bizkaitar Institutuaren zuzendari izan zen 1848tik 1856ra. Berak jarriko du Mariano EGIA poeta eta botanikoarekin harremanetan. Egia Bilboko landareen ikertzailea izan zen 1823tik aurrera.

ZM-123

Blanche HENNEBUTE. Bilbao: vue prise du chemin de Bermeo = Bilbao: vista tomada del camino de Bermeo. (Koldo Mitxelena Kulturunea) Irudiaren iturria


1853ko ekainak 24ean Oñatin Fernando MIEG ezagutzen du, “inpresio ona eman zidan, adeitsua iruditu zitzaidan, ikasteko gogoz eta irekia: hotza politikan zein lagunekiko maitasuna erakusterakoan, baina ona sakonean.” Honek oparitu zion erakusketan ikus daitekeen Gipuzkoako mapa.
Fernando MIEG, espainiar naturzalea, Bergarako Institutuko zuzendari eta katedradun, gero Bilbokoan. Natur Historia ikasi zuen eta Bizkaia eta Gipuzkoako herbarioak bildu zituen. Bergaran Erret Seminarioaren lurretan, XVIII. mende bukaeran Bascongadak “baratze esperiméntala” jarri zuen lekuan, lorategi botanikoa sortu zuen.

ZM 2973

D. PETIT de MEURVILLE. Oñate Gipuzkoa. (Gipuzkoako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Gipuzkoa). Irudiaren iturria

 

Eibar, 1857.eko uztailak 20: “Komentuaren atarian, egun arma fabrikan atseden hartu nuen. Langile zital batek bi aldiz bota zidan lur saku bat. Gipuzkoarren atzerritarrekiko ezinikusia!”

ZM 1014

Lambla, Julio. Eibar. (Koldo Mitxelena Kulturunea) Irudiaren iturria

 

Durango, 1857ko uztailak 27: “Durangon herri nabarmen eta karlistan, 7 edo 8 pertsonei, tartean Posta zuzendariari, alperrik galdetu nizkien bertako ibai eta erreken izenak. Zuzendariak esan zidan gauza horiei ez ziela arretarik jartzen! Ezjakintasun eta elizkoikeri izugarriak herri honetan, nondik pozik alde egin nuen.”

ZM 997

Lambla, Julio. Durango. (Koldo Mitxelena Kulturunea) Irudiaren iturria

 

Azpeitia, 1857ko abuztuak 15: “Azpeitira itzuli nintzen, atsegina baina botanikoki bitxikeririk gabea”

ZM 3000

D. PETIT de MEURVILLE. Vue D'Azpeitia Guipuzcoa Espagne : route de Cestona : juillet 1867. (Gipuzkoako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Gipuzkoa) Irudiaren iturria

 

“1857ko ekainak 22an Donostiara itzuli nintzen, Maria Josefa Ibarrola ostalari onaren etxera. Feillet aizpen laguna, 1844ko irailean ere ostatu eman zidan.”

ZM 2949

D. PETIT de MEURVILLE. San Sebastian peint par Didier P. de Meurville : 1863. (Gipuzkoako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Gipuzkoa).Irudiaren iturria


Bergara, 1853ko ekainak 25: “Miegekin Bergarara joan nintzen,non katedralean gustatu zitzaidan zurezko Kristo gurutzatu bat ikusi nuen.”

ZM 2972

D. PETIT de MEURVILLE. Vue de Vergara Guipuzcoa Espagne 1866. (Gipuzkoako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Gipuzkoa).Irudiaren iturria

 

1879ko maiatzean Bubani Euskal Herrira itzultzen da: “Hilak 15ean egun zoragarria pasa nuen Biarritzen Feilletekin.”

ZM 104

Blanche HENNEBUTE. Vue de la place de la nouvelle eglise et de la Villa Eugenie. (Koldo Mitxelena Kulturunea).Irudiaren iturria