Hezkuntza

Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroak, gaur egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko garai nagusia izandako eta eztabaida, gaurkotasun handiko XIX. mendean zehar bidai dinamikoa eskaintzen du.

Gertaera eta pertsonaietan oinarritutako historia museoa.

Garai bateko, gure kasuan, XIX. mendeko euskal Herriko, ezaguera sozial eta historikorako, formalak ez diren baliabideak eskaintzen dituen museoa.

2016-2017ko hezkuntza eskaintza (PDFan)

Ibilbide didaktikoak

  1. Zumalakarregi anaiak: jeneral karlista eta politiko liberala. Bi pertsonaia esanguratsuak, XIX. mendeko Euskal Herriaren bi begirada, Aintzinako Erregimenetik Lieralismorako pasabide testuinguruan.
  2. Industri iraultza. Burdinolatik fundiziora, lehen industriak, trenbidearen etorrera XIX. mendean
  3. Gerra eta bakea. Lehen Guda Karlistan oinarrituz, gatazkaren adibide gisa indarkeriaren sustrai, modu eta ondorioei buruz gogoeta egiteko proposamena. gaurkotasun osoan duen hausnarketarako ibilbidea, gatazken ebarpenerako bake prozesuak ulertzen laguntzen duena.
  4. Iraultza garaia. XIX. mendeko Euskal Herrian karlismoa eta liberalismoaren gakoak ulertzeko berrikuspena. Aintzinako erregimenetik Liberalismorako pasabide bortiz eta korapilatsua.
  5. "The century of the revolutions" *BERRIA / NEW*
  6. Estatu liberalaren sorrera. Aintzin Erregimenaren krisialdia eta Estatu Liberalaren sorrera.
  7. Burdinaren bideak. Zumalakarregi Museoaren inguruko industri aztarnetatik ibilbidea: Ormaiztegiko trenzubia, zeraingo meategiak eta Mirandaolako burdinola Legazpin.
  8. Iraganean bidaia. Igartubeiti Baserri Museoa eta Zumalakarregi Museoko ibilbideak, XVI. mendetik XIX. menderainoko nekazal eta hiritar eguneroko bizimodua, arkitekturaren eboluzioa, oinarri sozial eta ekonomikoak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
  9. Zumalakarregi Anaiak eta Joxe Migel Barandiaran

Kanpo ibilaldi gidatuak

  1. Ormaiztegiko meatze egiturak
  2. Goierriko meatze pasaia
  3. Ormaiztegi historikoa. BERRIA!
  4. Burdin-mineralaren arrastoei jarraika. BERRIA

Zuma kontakizuna

    1. Aldizkari satirikoak (karikaturetan) Umorearen bitartez, XIX. mendeko gertaerak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Ikusi
    2. PrentsaSatirikoa. Apaiz Gerrilariak. Meza emateaz gain, garai hartako zenbait apaizek armak hartu zituzten karlisten alde, Santa Kruz apaiza, esaterako. Ikusi
    3. Apaizgerrilariak. Karlistak eta liberalak. Gaur egungo gizartea ulertzeko ezinbestekoa den gatazka eta aldeketez jositako garai bortitz eta korapilatsua da hizpide. Ikusi

Lantegiak | Tailerrak

      1. Belaunaldi-artekoak
      2. Familientzako tailerrak
      3. Eskulan tailerrak
      4. 'Zure ondarea' tailerra