Pernan Goñiren Karikaturak

Familientzako lantegien programaren barruan, Pernan Goñi artista bilbotarrak Karikatura tailerra eskainiko du datorren Irailaren 18an.

Azkeneko urteetako asmoarekin jarraituz, aurtengoan ere 2010-2011ko ikasturteko larunbatetarako lantegiak antolatu ditu Zumalakarregi Museoak. Normalean ekintza hauek arratsaldeko 17.30etatik 19.00etara izango dira, baina lantegi berezi hau lehenxeago hasiko da.

Nork: Pernan Goñi ( bere lanak ezagutzeko klikatu hemen edo hemen).

Gaiak
: Karikaturak. Ez da Zumalakarregi Museoak karikaturak lantzen dituen lehen aldia.

pernangoñi

Lekua: Iriarte Erdikoa Baserria, Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi).

Noiz:
2010/09/18

Ordua:
17.00etatik 19.00etara

Izen-emateko azken eguna:
Irailak 14, asteartea (plaza mugatuak).