Zuma Kontakizuna

Zumalakarregi Museoa zure egoitzara eramateko aukera. Beti XIX. mendeko Euskal Herria aztertuz, irudiekin jantzitako hitzaldi interesgarriak eskaintzen dizkizugu.

Aldizkari satirikoak (karikaturetan)

Umorearen bitartez, XIX. mendeko gertaerak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzeko aukera  izango dute ikasleek.

 

Apaiz Gerrilariak

Meza emateaz gain, garai hartako zenbait apaizek armak hartu zituzten karlisten alde, Santa Kruz apaiza, esaterako. 

Karlistak eta liberalak

Gaur egungo gizartea ulertzeko ezinbestekoa den gatazka eta aldeketez  jositako garai bortitz eta korapilatsua da hizpide.