Zumalakarregi Familia Txartela

Zumalakarregi Famili Txartela, Museoa eta herritarren artean, bereziki familien artean, hurbiltasun harremana sortzea helburu duen tresna da.

Zumalakarregi Museoa kultur espazio aktibo eta irisgarri bihurtzen duten abantaila sorta bat eskaini eta urte beteko aldizkakotasuna duen txartela da hau.

Ondarearekiko gertutasuna lantzeko ikuspegi eta lengoaia desberdinak erabiltzen dira Museoko Hezkuntza Egitasmo honetan, eta esparru honen barruan kokatzen da Familia Txartela. Ikuspegi eta lengoaia desberdin hauek ingurune, natura, kultura, gizartea, etab.ekin harremanetan jartzeko modu berriak eskaintzen dituzte.

Zumalakarregiko familiek abantaila dute!

Txartela eskuragarri dago Zumalakarregi Museoan.


Txartelaren inguruko argibide gehiago.

Zumalakarregi Familia Txartela eskuratzeko galdetegia.