Wilhem von Humboldt (1767-1835)

Humboldt


Biografia


Tegelen jaioa, Prusian, Wilhelm von Humboldt bere garaiko maila intelektual handienetako pertsonaia izan zen, eta haren ikerlanak oraindik ere ezinbesteko erreferentzia dira hainbat arlo zientifikotan, hizkuntzalaritzan, esaterako. Alexander von Humboldt zientifiko naturalista ospetsuaren anaia izan zen.

Hizkuntzalaria, poeta, literatur kritikoa eta politikoa izaki, orduko kulturaren gizon sonatuenekin harremanak izan zituen, hala nola Goethe edo Schillerrekin, eta Euskal Herrian, Mogel, Astarloa edo Prestamerorekin.


1799
Euskal Herria lehen aldiz zeharkatu zuen, Madrilera bidean.

1801
Lehen bidaian sortarazitako jakin mina ase ahal izan zuen, eta gure herrian zehar harata hona ibili zen hizkuntzaz, kulturaz, paisaiaz, ohiturez, erakundeez ohar ugari hartuta. Haien ondorioz idatzi zuen hizkuntza askotara itzulitako "Euskaldunak".

1810
Prusiako hezkuntza ministroa zela, Berlingo Unibertsitatea sortarazi zuen.

1815
Diplomatiko bezala, maila handieneko lanak egin zituen; haren ardura politikoek Europan zehar eraman zuten. Prusiako ordezkari gisa parte hartu zuen Napoleon menperatu ondorengo Europan absolutismoaren Errestaurazioa ekarri zuen Vienako Kongresuan.

1820
Politika utzi eta hizkuntzalaritzari guztiz eman zitzaion. Lehenetarikoa izan zen hizkuntzalaritza konparatuan; berrehun bat hizkuntza ezagutzera iritsi zen, haien artean euskara, bere kuttunenetakoa.