Charles Frederick Henningsen (1815-1877)

Karlistek potentzia absolutisten diru laguntzak jaso zituzten baina ez indar militarrik. Dena den zenbait atzerritar karlistekin lerratu zen bolondres modura. Hauen artean ezagunenetakoa dugu Karl F. Henningsen britainiarra, bereziki Tomas Zumalakarregiren lehenengo biografoa izan zelako.

Charles Frederic Henningsen1

HENNINGSEN, C.F. The most Striking events of a Twelvemonth´s campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces. London, 1836.

 

Henningsen Eskozian jaio zen 1815.ean. Karlisten artean 19 urte zituela aurkeztu zuen bere burua bolondres. Zumalakarregiren zalditeriko partaide izan zen, borroka ugaritan ihardunez. 1835.ean Elliot Hitzarmena sinatzerakoan diplomatiko britainiarra harritu omen zen karlisten artean eskoziar hura aurkitzean. Zumalakarregiren heriotza ostean Ingalaterrara itzuli zen, bertan karlisten aldeko lana egitearren, HENNINGSEN, C.F.

 

Lan hauen artean koka genezake Zumalakarregiri buruz Londresen 1836.ean argitaratu zuen liburua: "The most striking events of a twelvemonth´s campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces."

Liburuak arrakasta haundia izan zuen, alemanierara, frantsesera, italierara eta gaztelerara urte gutxi barru itzuli zelarik. Britainiarren artean eztabaida ugari sortu zuen, Zumalakarregiren figura goraipatu eta karlisten aldeko jarrera nabarmendu baizuen.

Charles Frederic Heningsen3

GOEBEN, Augusto Von. Cuatro años en España. Los Carlistas.Su levantamiento, su lucha y su ocaso esbozos y recuerdos de la guerra civil. Hannover, 1841

 

Karlistadaren ondoren beste borroka galduetan parte hartu zuen, hala nola Kaukasia inguruan errusiarren aurka edo Hungariako Kossuthekin austriarren kontra 1849.ean. Gero Estatu Batuetara jo zuen Walker piratarekin batera Ertamerikan estatu esklabista bat sortzeko asmoz. Azkenik Estatu Batuetako gerra zibilean ere murgildu zen, noski, hegoaldeko konfederatuen artean ofizial bezala. 1877.ean hil zen, parte hartu zuen gerra guztietan galdu ondoren.

Charles Henningsen4

LICHNOWSKY, Príncipe Félix. Recuerdos de la Guerra carlista (1837-1839) . Frankfurt am Main, 1841

 

Henningsen bezala 250 bat atzerritar ibili ziren karlisten lerroetan bolondres modura. Gehienak erregetiar frantsesak, baina baita portugaldarrak, britainiarrak, belgiarrak edo Piamontekoak. Bereziki ezagunak, idatzi zituzten liburuengatik, alemaniarrak -zentzu zabalean-, besteak beste, Schwarzenberg, Von Radhen, Von Goeben, Lichnowsky edo Dembowsky.

Chrales Frederic Henningsen2

RAHDEN, Guillermo Von.. Andanzas de un veterano de la Guerra de España (1833-1840) Berlin, 1851