José María Murga Mugartegui

El moro vizcaíno.

 Jose Maria Murga y Mugartegi "el moro vizcaíno " bezala ezaguna, 1827ko ekainaren 20an jaio zen Bilbon, Bizkaiko jauntxoen familia batean. Madrilen eta Loiolan egin zituen bere ikasketak, militarren eskolara joan aurretik Medikuntza ikasketak egin zituen baita ere. Euskara, gaztelania, frantsesa, latina, greziar klasikoa, ingelesa eta arabiera hitz egiten zituen.

 

Jose Maria Murga

José María de Murga y Mugartegui. El Moro Vizcaíno (1865)

 

Krimeako gerran (1854-1855) aliatuekin (Frantzia, Britainia Handia eta Turkiar inperioa) egon zen. Bertan errusiarrekin borrokan zebilen soldadu euskaldun batekin topo egin zuen. Militar zalditegiko komandante izatera iritsi zen. 1863an armada utzi eta Marokora joan zen, bere bidaiatzeko grina asetu asmoz. Hach Mohamed el Bagdadi izena hartu eta Magreban zehar bidaiatu zuen. Merkatari, erromes, ipuin kontalari eta eskale bezala ibili zen. Lanbide hauei esker, Fez-eko mezkitak eta Ipar Afrikako eguneroko bizitza ongi ezagutu zituen. 

 

1865an bere ama hil ostean Euskal Herrira itzuli zen. Garai hartan liburu bat idatzi zuen, 1868an Bilbon argitaratutako Recuerdos Marroquies del MORO VIZCAÍNO. Bere inpresioak baino gehiago, datu geografiko, historiko, ekonomiko eta etnografikoak biltzen zituen liburu honetan.

 

Anekdota eta konparazioz betea izan arren Marokoar gizartea errespetu handiz deskribatzen zuen. Adibidez, gizon europarrek zutik pixa egiten dutela eta emakumeak kukubilko, berberoek, berriz, alderantziz.

Jose Maria Murga Murgategi   

José María de Murga y Mugartegui. El Moro Vizcaíno.

Bilboko setioan bolondres uniformearekin 1874an. ZM

 

1870-72 artean Bizkaiko Diputatu nagusia izan ostean, 1873an Marokora itzuli zen. Urte hartan bertan itzuli behar izan zuen 2.karlistada gori gorian bait zegoen. Bolondres sartu zen liberalekin batera Bilbo karlistengandik babesteko. Hirugarren aldiz Marokora zihoala, Cadizen hil zen 1876ko abenduaren lehenean.