Ibilbide Bateratuak

Zumalakarregi Museoak beste Museo batzuekin ere ibilbide bateratuak eskaintzen ditu, hain zuzen ere Igartubeiti Baserri Museoarekin, Zeraingo Meategiarekin eta Legazpiko Mirandaolarekin.

______________________________________________________________________________________________

Iraganean bidaia - Zumalakarregi Museoa + Igartubeiti Baserri Museoa
Nori gomendatua: DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta HHEri zuzenduta

Bi museo hauen bisita gidatuen bitartez, Euskal Herriko historian XVI. mendetik XIX. menderako ibilbidea egiteko aukera eman nahi da.

______________________________________________________________________________________________

Burdinaren Bideak - Zeraingo Meategia + Mirandaolako Burdinola + Zumalakarregi Museoa
Nori gomendatua: Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta HHEri zuzenduta

Ibilbidea  Zerainen hasten da, XII. mendetik XIX. menderaino inguruko burdinolak hornitu zituen Aizpeako meategian. Hurrengo geltokia Legazpiko Mirandaola parkean kokatzen den burdinola da. Azkenik, Ormaiztegin XIX. mendeko trenzubia, nagusiki burdinez eraikitako monumentua, bisitatuko dugu.