Zumalakarregi Familian Programa

Zumalakarregi Museoak "Zumalakarregi Familian" familientzako hezkuntza programa aurkeztu du. Interesa duten pertsona guztiekin, adin goiztiarrekin zein adin handiekin, sorkuntza guneak partekatzeko bide berriak arakatuz.

Zumalakarregin adin goiztiarretatik hasita, ondarearekiko sentsibilizazioa eta errespetu guneak sortzea eragiten duten zenbait jardueren bitartez, bereziki familiekiko harremanean eta loturan lan egiten dugu. Hurbileko eta famili giroaren bitartez eta lengoai ezberdinen bitartez, txikitxoek beraien ondarea ikuskatzen ikasten dute, era berean ingurunearekin elkar eraginez, beraien jakin-mina eta sormena piztuz.

 

Izen ematea:
Tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea:
Telefonoz: 943 88 99 00
Emailez: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
Harreran: museoan bertan
Kopuru mugatua