Emakumeen Nazioarteko Eguna

Asteburuko ekintzak foru museoetan

forumuseoak01

Gipuzkoako Foru Aldundiko museoek, Igartubeiti Baserri Museoak, Untzi Museoak eta Zumalakarregi Museoak, Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunekin jarraitzen dute ondorengo jarduerak antolatuz:

 

Zumalakarregi Museoa

Martxoak 12, larunbata, 11:00etatik 13:00etara. "Bobinatze lana" belaunaldien arteko topaketa

"Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" aldi bateko erakusketa dela eta, belaunaldi arteko topaketa bat antolatu dugu Maria Pilar Agirreren kolaborazioarekin. Bere laneko urte asko lan hauei eskaini dizkien pertsona, aspaldi Ormaiztegiko industrian hain sustraituta egon den jarduera hau ezagutuko dugu. Garaiko emakume langilea denez, bere esperientzia pertsonala kontatuko digu rotorra bobinatzen duen bitartean.

  • Hizkuntza: Euskara
  • Publiko orokorrari zuzendua
  • Doan
  • Aldez aurretik izena eman beharrik gabe
  • 35 pertsonentzako mugatua

 

 

Igartubeiti Baserri Museoa

Martxoak 13, igandea. Emakumeak landa ingurunean IV Jardunaldia

12:30-12:45 // Bertako hazi barietatearen garrantzia aurkezpena

12:45-14:15 // Haziak helduentzako tailer praktikoa

Jaime Ortiz de Urbina biologoak, ingurumen teknikariak eta Euskal Herriko Hazien Sareko lehendakariak eskainiak.

12.45-14.15 // Haziak umeentzako tailerra

14:30 // Bazkaria: Helduentzako menua: 5,00 € / Umeentzako menua: 3,00 €

16:30 // Asier Altunaren Amama filmaren emanaldia

Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Ondoren, solasaldia, Asier Altuna zuzendariarekin.

  • Jardunaldiaren hizkuntza: euskara
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 10
  • Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.

Untzi Museoa

Martxoak 12, larunbata, 17:00etan. "Itsasoko emakumeak". Familiei zuzendutako sormen tailerra.

"Emakumeak eta itsasoa" aldi baterako erakusketara bisita labur baten ondoren, parte-hartzaileek hamaika pertsonaia desberdin egingo dituzte material desberdinak erabiliaz. Marisa Egaña artistak zuzenduriko eta koordinaturiko sormen tailerra.

  • Hizkuntza: Elebiduna
  • 5 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua
  • Iraupena: 90 min
  • Taldea: Gehienez 25 pertsona
  • Prezioa: 3 € familiako (2 € Familia Txartelarekin).
  • Izen ematea: martxoak 11, ostirala baino lehen, 943 43 00 51 telefonora deituaz edo ondorengo inprimakiaren bitartez.