Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Eguna 2016eko maiatzak 18 “Museoak eta kultur paisaiak” Zumalakarregi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak IKUS-BERRIZ-BIZI zikloa antolatzen dute, Museoen Nazioarteko Eguneko aurtengo lemari helduz, « Museoak eta Kultur paisaiak ». Museoaren xedea zabaltzeko dugun bokaziotik abiatuz, gure ingurunearekiko begirada berriak proposatzera eta hauen inguruan hausnartzera zuzendutako programa da. Era berean, ingururatzen duen kultur ondarea eta paisaia ondarea oinarritzat hartuz, bere jarduera propioak zabaltzera bideraturik dago. Oraingo honetan, museoak inguratzen dituzten paisaiak ilustrazio arloko sortzaile ezberdinen eskutik aztertuak izango dira.

PROGRAMA:


Zumalakarregi Museoa :

Tailerra: Asisko Urmenetarekin Album-ak ezagutzen

 Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoak

Datak: maiatzak 28 16:00etan

XIX. mendeko album-etan oinarrituz, XXI. mendeko albumak sortuko ditugu. Akuarelen naturalismoak eskanerrengatik ordezkatuak izango dira, grabatuen ordez argazkiak erabiliko dira… Proposamena ez da soilik teknikara mugatuko: norberak bere kronika pertsonala sortzeko gakoak ere eskainiko dizkigu.

info +:


Igartubeiti Baserri Museoa:

Paisaiaren bilakaera (Nolakoa litzateke gure ingurua baldin eta…?) familientzako tailerra

Aintzira Oñederrak eta Izibene Oñederrak eskainia

Nori zuzendua: 7 urtetik aurrerako haurrak dituzten familiak.

Data: maiatzak 21, larunbata 16:30etatik 19:00etara

Igartubeitiren iraganera, gaur egunera eta etorkizun fantasiosora bidaiatzeko gonbidapena, artistek kontatutako hiru ipuinen bitartez. Proposamen honekin parte hartzaileek material eta teknika ezberdinak erabiliz, paisaia berriak sortuko dituzte. Irudimenari zabaldutako mundua!  


Info+:



Untzi Museoa:

Elena Odriozolaren eskutik ilustrazio tailerra

Nori zuzendua: ikasketa artistikoetako eta diseinuko ikasleei zuzendua baita interesa duen edonori ere.

Data: maiatzak 27, ostirala 17:00etatik 19:00etara

“Emakumeak eta itsasoa” erakusketan ikusgai dauden irudien sormen prozesua azalduko du ilustratzaileak tailer  honetan. Informazio testua nola interpretatzen den eta ilustrazioa nola burutzen den. Ondoren parte hartzaile bakoitzak bere pertsonaiaren ilustrazioa.  

 info +: