Bildumak

Museoaren bildumak Lehen Karlistadaren eduki adierazgarriek osatzen dituzte: badira Zumalakarregi eta bere familiaren objetu pertsonal eta militarrak; garaiko armak eta uniformeak; prefilatelia eta numismatika gaiak; garrantzi handiko agiri multzoak, eskutitz sailak, gai desberdinei buruzko txostenak, proklamak; prentsa; grabatu, akuarela, olio eta beste irudi gai ugari; fondo bibliografikoak, XVIII, XIX eta XX. mendeko idazlan biografiko, zientifiko eta orokorrak; fondo kartografikoak, plano, mapa eta atlasak.

Objetuak

ZM Necessaire

Kanpainako “Necessaire”. XIX. mendekoa. Tomas Zumalakarregirena izana.

 

ZM Katalejua

Kanpainako katalejua. XIX. mendekoa. Tomas Zumalakarregirena izana.

 

ZM Uniformea 02

Zalditeria liberalaren uniformeko xehetasuna

Gora itzuli

Dokumentuak

Ondoren aurkezten dugun lez sailkatuak, eskuizkribu eta inprimaki, 4.000 bat dokumentuz osatua dago gure bilduma. Katalogoak informatizatzen ditugun einean dagozkien datu baseak kontsultagarri egongo dira web honetan.

Zentroa ikerlari mota guztiei dago zabalik.

Jatorrizkoak

  • García Moreno bilduma:

Alcudiako Kondearen fondoa. 56 eskuizkribu. 1834-1842.

Alcirako Bizkondearen fondoa. 150 eskuizkribu. 1834-1897.

  • Hormazas Markesen bilduma:

Zumalacarregui-Ollo. 510 eskuizkribu. 1833-1886.

Elio-Zubizarreta, Marqueses de las Hormazas. 126 eskuizkribu. 1834-1912.

 

  • Bizkaiko 5. Batailoia fondoa. 352 esk. 1834-1839.
  • Bizkaiko Diputazioa eta beste fondoa. 207 inprimaki. 1838-X-31/1839-VII-10.
  • Bibliografia bilduma. 26 ale . 1796-1893
  • Lord John Hay fondoa. 22 eskuizkribu. 1835-1856.
  • Askotariko bildumak. 144 eskuizkribu. 1793-1869.
  • Tastet fondoa: Deskribapena

1. karpeta: 7 inprimaki, Karlistada garaiko 22 agiri eta beste. 1830-1868.

2. karpeta: 19 esk. Gerra napoleonikoak, Hirurte Liberala eta Europako Inperioak. 1813-1864.

3. karpeta: 39 esk. Familiarenak eta finantzak. 1822-1868.

  • Mateo Seoane y Sobral bilduma:

Korrespondentzia orokorra. 359 esk. 1836-I-30/1836-V-3.

Ospitaleetako korrespondentzia. 1836-IV-01 /1836-VI-19

Txostenak. 38 esk. 1836-I-30/1836-VIII-6.

Zerrendak, parteak eta beste. 278 orrialdeko esk. 1836

  • Lángara fondoa. 37 eskuizkribu. 1821-1852.
  • Bizkaiko Diputazioa eta beste fondoa. 207 inprimaki. 1820-1841.
  • Jose de Leon fondoa. 440 eskuizkribu eta 10 inprimaki. 1867-1876.
  • Harispe fondoa. 224 dok. 1835-1848.
  • Anitzak bilduma

Museoa ireki aurretik jasotakoak. 124 dok. 1761-1843.

Azken eskurapenak:

Hirurteko liberala fondoa. 19 esk. 1824.

Karlisten aldarrikapenak fondoa. 143 inprimaki. 1834-1839.

Pasaporteak fondoa. 14 dok. 1824-1846.

Aldizkari prospektoak fondoa. 55 inp 1820-1870.

KM fondoa. 223 inprimaki. 1833-1837.

Denetarik fondoa. 51 dok. 1800-1874.

Erreprodukzioak:

  • Mikrofilmak

Ayala fondoa. 468 dok. 1732-1872.

Zabala fondoa:

Foiletoak 17 ale. 1815-1896.

Dokumentuak. 131 ale. 1796-1890.

Prentsa. 5 izenburu. 1811-1832.

Ruiz de la Prada fondoa:

Eskuizkribuak. 24 ale. 1808-1815.

Imprimakiak. 174 ale. 1794-1817.

  • Fotokopiak:

Gomendio-Larrañaga fondoa. 49 eskuizkribu. 1833-1835.

Benavides fondoa. 16 documentos. 1831-1888.

Amestoy fondoa. 3 doc. 1838.

López-Mendizabal fondoa. 5 doc. 1813-1836.

Artxibo publikoak. 68 dok. 1797-1886.

Dokumentazio kokapena

Erreprodukzioetatik kanpo, artxibo publikoetan gure gaiari buruz aurki daitekeen dokumentazioaren kokapen lanak eginak ditugu. Bai probintzietako artxibo nagusietan, bai udal-artxiboetan, Hegoaldeko lau probintziei dagokienez. Bestalde, Espainiar eta Frantziar Estatuetako zenbait artxibo ere ikertu ditugu helburu berdinarekin, hau da, Lehenengo Karlistadari buruzko dokumentazioaren berri jasoz. Besteak beste, Parisko Archives du Ministere d´Affaires Etrangeres; Paueko Archives Departamentales des Pyrenées Atlantiques; Madrileko Archivo Histórico Nacional, Servicio Histórico Militar, Archivo del Ministerio de Asuntos Exteriores; Alcalá de Henaresko Archivo General de la Administración; Segoviako Archivo General Militar; A Coruñako Arquivo do Reino de Galicia edo Zaragozako Udal Artxiboa.

Gora itzuli

Liburutegia

XIX. mendean espezializatua, mende horretako liburu bilduma oparoa zein egungo historiografiaren azken argitalpenak biltzen ditu.

Zentroa ikerlari mota guztiei dago zabalik.

  • Liburuak:

XIX. mendekoak: 1000 ale.

XX. mendekoak : 2.200 ale.

  • Aldizkariak:

XIX. mendekoak: 30 izenburu.

XX. mendekoak: 40 izenburu.

Bibliografia erreferentziak kontsultagarri Bibliografia katalogoan. Harremanetarako, Mikel Alberdi, Dokumentazio zerbitzuko arduraduna.

LogoGol

Gora itzuli

Ikonografia

Grabatu solte eta liburuetan agertzen direnak osatzen dute, baita argazkiak ere, beti XIX. mendekoak. Gure grabatuen bilduma "XIX. mendeko albuma" duzu kontsultagarri, web honetan bertan.

  • Grabatuak:

· Solteak: 500 ale
· Digitalizatuak: 1.500 irudi

  • Argazkiak: 470

album

album irudi bilaketa

Gora itzuli

Kartografia

Mapa eta plano solte, kartografia atlasak eta liburuetan itsatsitakoak osatzen dute bilduma, beti ere XIX. mendekoak. Zenbaitzu "XIX. mendeko albuma" eskaintzen dira, web honetan bertan.

  • XIX. mendeko 270 mapa eta plano.

album kartografia

Gora itzuli

Fondoen deskribapena

Ikerketa historikoa dokumentuetan oinarritzen da. Egungo baliabide teknikoek artxiboen edukiak bertaratu aurretik ezagutzeko aukera eskaintzen digute. Dokumentazio guztia digitalizatzea ezinezkoa denez, erabiltzaileen interesa asetzea espero dugun dokumentuen selekzio bat zein gure fondoei buruzko aipamenak sareratuko ditugu gure webean.

Maps and plans of the Principal Movements, Battles & Sieges in which the British Army was engaged during the War from 1808 to 1814 in the Spanish Peninsula and the South of France.

85 x 67 cmko atlas handia. 1841ean honako izenburu luze eta argigarri honekin plazaratu zena, . LONDON: Published by James Wyld, Geographer to the Queen. Hauexek dira agertutako borrokatokiak, tropen mugimenduak eta guzti: Lisboa, Roliça, Vimiero, paso del río Duero, Coruña, Talavera de la Reina, Almeida, Santarem, Busaco, Monte Junto, Serra Berreguda, Aruda, Sobral, Torres Vedras, Pombal, Condeixa, Cazal Novo, Foz d'Aruce, Cintra, Ceira, Alba, Guarda, Sabugal, Fuentes de Oñoro, Vigia de la Barrosa, Albuera, Tarifa, El Bodon, Arroyo Molinos, Ciudad Rodrigo, Badajoz, Salamanca, Burgos, Vitoria, San Sebastián, Castalla, Pamplona, San Marcial, paso del río Bidasoa, paso del río Nivelle, Bayona, Orthés, Garis, Aire, Tarbes, Toulouse, bahía de Cádiz.

Hainbat mapatan, badira gainetik ezarritako mapa partzialak, beheko orrian agertutako tropen mugimenduak adierazten dituztenak. Mapez gain, zenbait hiritako plano eta ikuspegiak ere badaude: Donostia, Gasteiz, Salamanca, Cádiz..

50 mapa ditu, kalitate handikoak, horietako batzuk -Pirinio ingurukoak- erliebe efektua lortzen duten anaglitografia teknikaz eginak.

Gora itzuli