Aurkariak

Gerra hasieran, 1833, bi aldeen arteko desoreka nabarmena zen. Liberalek Espainiako ejerzitoaz borrokatzen zuten; karlistak, berriz, gaizki antolatu eta armatutako bolondres taldeak ziren.

Hernani

Irudiaren iturria

1835etik aurrera bi armada aurkitzen dira aurrez aurre, gerrila taktikak utzi gabe, zelai irekitan emandako borrokak ugarituz. Karlistak nekazal guneetan nagusitu ziren, baina hiriburuak menpera ezinak izan zitzaizkien.

 

Gerraren gizatiartzea

Britainiar diplomaziak bitartekari lana egin zuen gerra leuntzeko asmoz. 1835eko apirilaren 28an britainiar ordezkariaren izena duen hitzarmena, Elliot hitzarmena, sinatu zuten Zumalakarregik eta Valdés jeneral liberalak. Soldadu presoekiko errespetua eta elkar trukaketak bideratzen zituen. Bidebatez, Armada Karlistarentzat nazioarteko onespena suposatu zuen.

Laguntza

Irudiaren iturria