Gerra arteko garaia

Euskal gizarteak aldaketa sakonak jasan zituen bi karlistaden arteko 33 urteetan (1839-1872). Espainia mailan sistema liberala bermatzen da, Euskal Herrian Foru sistema aldatzen doan bitartean.

Nahiz eta Foruak errespetatzea hitzartu Bergaran, bi urte beranduago Foruen aurkako neurriak gauzatzen dira, aduanak Ebrotik Bidasoara eramatea esaterako.

Industrializazioak lehen pausoak ematen ditu Euskal Herrian, aldi berean komunikabideak hedatuz eta hiriak zabaltzen doaz. Bestalde Foraltasuna, aipatu aldaketen ondoren, euskal gizartearen zati zabalago baten helburu bihurtuko da, bertako liberal moderatuek ere bere defentsa aldarrikatuz.

Foruzaletasuna

Politika mailan foruzaletasunaren berrindartze prozesua emango da. Iparragirre eta bere "Gernikako arbola" izango dira foruzaletasunak herri mailan lortutako arrakastaren ezaugarri