Inguruko baliabide turistikoak

Euskal kulturaz gozatuz egun pasa polita egiteko asmoz?

Zumalakarregi Museoa ezagutzera bazatoz aukera paregabea duzu Ormaiztegin bertan edota inguruko herrietan ekintza desberdinak burutzeko. Museo bertatik eskaintzen dira bisita gidatuak trenzubira.

ORMAIZTEGI

Herri honen ezaugarririk nabarmenetariko bat trena pasatzen den zubia da. 1864ko abuztuaren 15ean inauguratua, Madrid-Paris trenbideko obrarik garrantzitsuena da. Gustave Eiffelen aurrekari batek diseinatua, Alexander Lavalley (1821-1892) injinariak, Ormaiztegi herrian zehar igarotzen den Eztanda ibaiaren harana zeharkatzeko egina. Laminatutako burdin egitura da, errematxekin lotuta eta harlanduz estalitako lau pilarek eusten dutena, 289 m-ko luzera eta 34 m-ko gehiengo altuera duena. Zubi zabal, eroso, arin eta oso segurua. Benetako maisu-lana, burdina erabiliz, orduan eraikuntza material berria eta iraultzailea zena.  
Trenaren etorrerak, garraiobide eta teknikaren iraultza ez ezik, ekonomia, gizartea zein ideologiak aldarazi zituen.

Ormazitegiko trenzubia

Argazkia; Marcos Chamadoira

Trenzubiaren kronologia

Zubi hau 1864. urtean inauguratu zenetik, Madril eta Paris tren bidez lotu ziren eta gure historiaren nondik-norakoak aldatu zituzten. Balio estrategiko ikaragarria izanik, gerrak izan ditu etsai nagusi.

Ormaiztegiko trenzubia

Irudiaren iturria

Bigarren Karlistadan 1872-1876, kalte txikiak besterik ez zizkioten eragin.

Inguru horretan, biltegiratze eta igortzeko instalazioak egin zituzten XX. mendearen lehen herenean Zerain eta Mutiloako meatzaritza enpresek. Lointzi bailarako magaletan malda ordenatuan mantentzen dira, Madril-Irun, Norteko ferrokarrilarekin lotuz. Hortik, Pasaiako portura eta handik Europako altzairu lantegietara eramanez. Egun, 4 km-ko bide berdea bihurtutako meatzaritza-trenbidea nabarmentzen da.

Bake garaiek hobekuntza zekarten. 1912.urtean, bide bikoitzarekin osatu zuten, eta, 1928an, elektrifikazioa etorri zen.


Trenzubia elektrifikatzen

Argazkia, Matilde Irizar Salazar funtsa

1936ko Gerra Zibilean, Bergarako Labe Garaietako langileek zubia sopletez moztu zuten, tropa frankisten etorrera galarazteko asmoz.  

1941.urtean zubiaren estetika zeharo aldatuko da, trafikoaren igoerak hormigoi armatuzko egitura hutsez egindako lau zutabe gehiago txertatzea behartu bait zuen, hauek zutabe originalekin txandatuz. Baina zubitik igarotzen ziren tren berrien ezaugarri berritzaileak medio, zubiak bete beharreko segurtasun eskakizunak gehiagora joan ziren, eta, ondorioz, zerbitzutik kanpo geratu zen 1995. urtean. Ordutik aurrera, zaharragandik, gehienez ere, 18 metrora eraikitako trenzubi berri batetik desbideratu zen trafikoa.

Trenzubiaren zatia
Argazkia, Libe Fernandez Torrontegi

Trenzubi zaharra Kultura Intereseko Ondasun gisa babestua dago 2003. urteaz geroztik.

Ormaiztgeiko trenzubiaren kronologia

Bestalde, aipatzekoa da Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea, erabili gabe gelditu den trenbide azpiegitura, bizikleta edo senderismorako errekuperatu den, 4,5 km-ko luzera duen ibilbidea. Barnaola baserritik, Zeraingo meatze barrutiatik eta Mutiloako meatze barrutiatik ateratzen zen burdin mineralaren bilgunea, Ormaiztegiko tren geltokira doana. Bi meatze barrutiatik ateratako materialak inguruko burdinolak hornitzen zituzten eta ibilbide honek mineralak egiten zuen bidea erakusten digu. (BB PDFan)

Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea

 Bide berdea Mutiloa Ormaiztegi

Goierri eskualdea (Iturria Goierri turismo)

 

Urola Garaia eskualdea

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoa. Gipuzkoako museoak

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoa. Mendiz mendi Mendez mende